1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Herri-larreen aprobetxamendurako eskaera

Untzueko Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea Untzueko herri-larreak herritarrei adjudikatzeko prozedurari.

Interesdunek adjudikazioa eskatu ahalko dute, Untzueko herri-lurrak arautzen dituen Ordenantzaren 16. artikuluan adierazitakoaren arabera, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamar egun naturaleko epean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Untzuen, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2217164