1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2023ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta udalaren plantilla organikoa.

Onetsitako aurrekontua eta plantilla Udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Sartagudan, 2022ko abenduaren 12an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2216736