1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2023ko lan-egutegia

Alkate udalburuaren abenduaren 15eko 85/2022 Ebazpenaren bidez onetsi da 2023ko lan-egutegia Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileentzat. Hona hemen, hitzez hitz, ebazpen horren xedapen zatia:

"Lehenbizikoa.–Onestea 2023ko lan-egutegia Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileentzat, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 323/2022 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri baitzuen (2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 27a). Orobat ezarri da zein izanen diren, igandeez gain, 2023ko aste barreneko jaiegunak, honako hauek, alegia:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 24a: San Bartolome.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Aditzera ematea egun baliogabeak direla larunbatak, igandeak eta jaiegun deklaraturikoak, eta ohartarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30.8 artikuluan ezarritakoarekin bat, egun bat epeen zenbaketarako baliodun edo baliogabe deklaratzeak ez duela berez erabakitzen administrazio publikoetako lantokiek nola funtzionatu, lan-denbora nola antolatu, eta herritarrek erregistroak noiz erabili behar duten.

Hirugarrena.–Lan-egutegia erregularizatzearen ondorioetarako, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek hartuko dira lanik gabeko eguntzat (udal bulegoak itxita egonen dira):

–Otsailaren 3a.

–Uztailaren 24a.

–Abuztuaren 14a.

–Abuztuaren 25a, 28a eta 29a, San Bartolomeren festen kariaz.

–Urriaren 13a.

–Abenduaren 7a.

Laugarrena.–Ebazpen honen xedapen-zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan".

Ribaforadan, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2217093