1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2022ko abenduaren 13an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.

Erripan (Odieta), 2022ko abenduaren 13an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2217107