1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2023rako tasak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin bilkura berezian, erabaki du, besteak beste, onestea Agoizko Udalaren 2023ko ekitaldirako tasak eta zerga-tasak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ez bada erreklamaziorik aurkezten, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Agoitzen, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2217439