1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Kontzejuko Herritarren Batzarrak, 2022ko abenduaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Kontzejuaren 2023ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Kontzejuaren Idazkaritzan –Murillo el Cuenden– egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Murillo El Cuenden, 2022ko abenduaren 16an.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.

Iragarkiaren kodea: L2217172