1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udalak, 2022ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko udal aurrekontua.

Espedientea jendaurrean eduki da hamabost egun baliodunean, iragarkia 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 21ean, eta ezarritako epean inork ez du alegaziorik edo iradokizunik aurkeztu.

Kontuan hartuz udalerri honek aplikatzen duela tokiko kontabilitatearen eredu sinplifikatua, betetzen dituelako irailaren 20ko HAP/1782/2013 Aginduaren 1.1 arauan ezarritako baldintzak; agindu horren bidez onetsi zen tokiko kontabilitatearen eredu sinplifikatuaren jarraibidea, eta aldatu zen azaroaren 23ko EHA/4040/2004 Aginduaren bidez onetsitako tokiko kontabilitatearen oinarrizko eredua.

Kontuan hartuz espedienteak jarraitu dituela aipatutako indarreko legedian ezarritako izapideak.

Horiek horrela, Udalbatzak honako hau

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea 2022ko ekitaldiko udal aurrekontua. Hona hemen kapituluka laburturik:

Diru-sarreren laburpen taula

KAPITULUA

KAPITULUAREN IZENA

DIRU-SARREREN AURREIKUSPENA

1

Zuzeneko zergak

278.409,44 euro

2

Zeharkako zergak

15.000,00 euro

3

Tasak eta bestelako diru-sarrerak

82.154,86 euro

4

Transferentzia arruntak

769.039,90 euro

5

Ondareko diru-sarrerak

642.698,62 euro

6

Inbertsio errealak besterentzea

0,00 euro

7

Kapital-transferentziak

954.379,78 euro

8

Finantza-aktiboak

0,00 euro

9

Finantza-pasiboak

154.199,10 euro

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

2.895.872,70 euro

Gastuen laburpen taula

KAPITULUA

KAPITULUAREN IZENA

GASTUEN AURREIKUSPENA

1

Langileria-gastuak

304.375,60 euro

2

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

936.018,42 euro

3

Finantza-gastuak

1.000,00 euro

4

Transferentzia arruntak

32.850,00 euro

5

Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa

15.000,00 euro

6

Inbertsio errealak

601.758,89 euro

7

Kapital-transferentziak

0,00 euro

8

Finantza-aktiboak

0,00 euro

9

Finantza-pasiboak

37.000,00 euro

GASTUAK, GUZTIRA

2.895.872,70 euro

Bigarrena.–Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, kapituluka laburturik, indarra hartzeko eta aurkaratze jurisdikzionalerako.

Hirugarrena.–Behin betiko onetsitako aurrekontuaren kopia igorriko da Autonomia-erkidegora eta Ekonomia eta Ogasun Ministeriora, dagokion bulegora, Aldizkari Ofizialera igortzearekin batera.

Melidan, 2022ko abenduaren 19an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2217223