1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Melidako Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen 2022ko azaroaren 18an:

Bat etorriz 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluarekin eta harekin bat heldu direnekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta udal-mugartetik kanpora izanen naizenez,

EBATZI DUT:

1.–Alkatetzari dagozkion eskudantziak uztea Iñigo Erdociain Garde lehen alkateordearen esku, 2022ko azaroaren 19tik abenduaren 28ra arte, biak barne.

2.–Honen berri ematea Udalbatzari lehen osoko bilkuran eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Ebazpen hau Iñigo Erdociain Garderi jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Melidan, 2022ko azaroaren 18an.–Alkate udalburua, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2217037