1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2023ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin bilkura berezian, besteak beste erabaki du onestea 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa, honako hauena: Udala, Udal Musika Eskolaren Patronatua eta Kanpondoa SL sozietate publikoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ez bada erreklamaziorik aurkezten, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Agoitzen, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2217406