2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARAIOA
2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Garaioako Udalak, 2022ko azaroaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Garaioan, 2021eko abenduaren 12an.–Alkatea, José Javier Eransus Elizagaray.
Iragarkiaren kodea: L2217045