1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ezporogiko Udalak, 2022ko abenduaren 14an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Udalaren plantilla organikoa 2023rako.

Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen taulan iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ezporogin, 2022ko abenduaren 14an.–Alkatea, Alejandro Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2216993