1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Barasoaingo Udalak, 2022ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen Barasoaingo Udalaren zerbitzuko langileen 2023ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 3232022 Ebazpena, ekainaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko tokian tokiko jaiegunak ezartzen dituen proposamena (2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 27koa).

Horrenbestez, Udalaren zerbitzuko langileen 2023. urteko aste barreneko jaiegunak hauek dira:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: Tokiko jaieguna, San Isidro nekazaria.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 24a: Patroia, San Bartolome.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Epeak kontatzeko, 2023ko larunbat eta igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goian aipatu egunak ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Barasoainen, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2217092