95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZPA

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Azpako udal bulegoetan ehiza-barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Ardatz, Azpa, Badostain, Egues, Elkano, Ibiriku, Sagaseta, Ustarrotz, Altzuza eta Elia; bai eta paraje hauek ere: Etxalatz, Erantsus, Amokain eta Egulbati.

Azpan, 2022ko maiatzaren 4an.–Kontzejuko lehendakaria (eta ehiza-barrutiko titularra), Sergio Hernández Nicuesa.

Iragarkiaren kodea: L2206492