94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Itzaltzuko Udalak, 2022ko martxoaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Erabaki horren iragarkia 2022ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik; hortaz, aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da. Hona hemen laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 10.300,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 9.320,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 44.797,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 5.930,00 euro.

7. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 1.848,00 euro.

Guztira: 75.195,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 22.610,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 26.435,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 21.050,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 5.100,00 euro.

Guztira: 75.195,00 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bete beharrez xedatzen dena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

Itzaltzun, 2022ko maiatzaren 2an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.

Iragarkiaren kodea: L2206429