94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Gutxieneko zerbitzuak, Kattuka Haur Eskola haur hezkuntzako ikastetxean greba egiteko deialdia dela eta

Alkatearen 24-2022 Ebazpena, apirilaren 29koa, 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxean oinarrizko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeak ezartzen dituena, 2022ko maiatzaren 2tik greba orokor mugagabea egiteko deialdia dela eta.

Ikastetxea kudeatzeko kontratua duen adjudikaziodunak Udal honi jakinarazi dio greba deialdia egiteko erabakia, Kattuka Haur Eskola 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxeko langileek greba egin dezaten.

Bat etorriz Lan-harremanei buruzko martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege-dekretuarekin, grebak eragiten dio, aipatu kontratuaren bidez, oinarrizko zerbitzu publiko batez arduratzen den enpresa bati.

Gutxieneko zerbitzuak ezarri nahi dira langileen greba egiteko eskubidearen eta grebak ukitutako hezkuntza-eskubidearen arteko oreka zainduz; hartaz, alkate honen iritziz, bermatu egin behar da babestutako eta oinarrizko hezkuntza-eskubidea 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxean. Izan ere, han 41 haur daude matrikulaturik gaur egun, aipatu den adin-tartekoak.

Ikastetxean 4 unitate daude orain: 0-1 urteko unitate 1, 1-2 urteko bi unitate eta 2-3 urteko unitate bat.

Kontuan hartuta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1.s) artikuluan xedaturikoa, alkate honi esleitzen baitio beste udal organo batzuek esleitua ez duten eskumen oro.

Horrenbestez, EBAZTEN DUT:

1.–Oinarrizkotzat deklaratzea hezkuntza-eskubidea bermatzen duen zerbitzua Arbizuko Udalaren titulartasuneko 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxean. Zerbitzu hori, hain zuzen, zerbitzuak kudeatzeko kontratu baten bidez ematen da.

2.–Ezartzea ondoren azaltzen diren beharrezko bermeak (gutxieneko zerbitzuak), segurtatzeko hezkuntzarako oinarrizko zerbitzua mantentzen dela Kattuka Haur Eskola 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxean, bat etorrarazita ikastetxeko lokaletan egonen diren haurrendako arreta segurtatzeko betebeharrarekin, bai 2022ko maiatzaren 2an, bai behar den gainerako egunetan, ikastetxe horretan greba egiteko deialdia dela eta.

3.–Hona hemen arrazoiak ebazpen hau emateko, Udalaren titulartasuneko Kattuka Haur Eskola 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxean gutxieneko zerbitzuak ezartzeko:

–Behar den arreta ematea aipatu ikastetxean matrikulaturik dauden haurren hezkuntza-eskubideari, bermaturik haiek zainduta, elikatuta eta seguru egon daitezen, haien adin txikia dela eta.

–Kontuan harturik neurriaren proportzionaltasuna eta ikastetxera joanen diren adingabeen hezkuntza-eskubidea eta arreta bermatu beharra, honako langile hauek ezartzen dira beharrezkotzat 2022ko maiatzaren 2rako eta grebak iraun bitarteko egunetarako, ohiko lanaldia eginez:

  • 3 hezitzaile, lanaldi osoan.
  • 2 garbitzaile.
  • Jantokiko langile 1.

4.–Ebazpen hau jakinaraztea Kattuka Haur Eskola 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxeko zuzendaritzari, behar diren neurriak har ditzan ebazpen honetan ezarritakoa betetze aldera, honako hauek adierazirik:

–Ikastetxeak behar bezala garbiturik eta desinfektaturik egon beharko du, behar diren neurriak hartuta COVID-19a dela eta.

–Greba hasi baino lehen, Udal honi jakinarazi beharko dio ikastetxean zein pertsonak lan eginen duten 2022ko maiatzaren 2an eta grebak iraun bitarteko hurrengo egunetan.

–Kontratuaren preziotik deskontatuko da greba eskubidea erabiltzen duten langileei dagokien zati proportzionala, greba egunetan ikastetxean ez baitute lan eginen.

–Ikastetxeak aditzera eman beharko die zerbitzuaren erabiltzaileei zer egoeratan emanen den zerbitzua eta zer neurri hartu diren.

5.–Ebazpen honen berri ematea langileen ordezkaritzari, behar diren ondorioetarako, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko lan arloko agintaritzari eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari ere.

6.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta haren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Hala agindu, erabaki eta sinatzen dut,

Arbizun, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2206242