93. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

49E/2022 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, 2022an turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek Turismoko Plan Estrategikoaren ondorioz turismoaren arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 621704.

2018-2025 aldirako Nafarroako Turismoko Plan Estrategikoa Foru Komunitateko turismo jarduera sendotzeko plangintza tresna da, eta bost helburu nagusi ditu:

1. Hurbileko merkatuetan Nafarroaren posizioa sendotzea.

2. Nafarroa eta Iruña Europako merkatu turistikoan posizionatzea, eskari fluxu desestazionalizatuak erakartzeko (destinoan batez besteko gastu handia egiten dute etorritakoek).

3. Lehiakortasun turistikoa zentratzea segmentuen eta produktuen desberdintzapenean eta Nafarroa-Iruña destinoaren esparruan, lurralde ondare natural eta kulturaleko elementuetan eta pertsonetan lagundurik, jasangarritasunean exijentzia-maila altua duen testuinguruan.

4. Enpresaburuen arteko lankidetza eta entitate turistikoekikoa bultzatzea, baterako ekintzaren eraginkortasuna eta egitura produktiboen egokitzapena bultzatuz.

5. Espazio turistikoaren kudeaketaren lurralde egituraketa hobetzea, lurralde mailako entitateen arteko lankidetza bultzatuz eta administrazioen arteko koordinazioa hobetuz.

Bestalde, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan eta Next Generation EU berreskuratze funtsen bidez, 2022an onetsi zuen “destinoetako turismoaren jasangarritasun planen” ezohiko deialdiaren lehen edizioa, eta, orobat, deialdi gehiago ere aurreikusi zituen 2023rako eta 2024rako. Plan horiek lau ardatz transbertsal nagusiren inguruan diseinatu behar dira: trantsizio berde eta jasangarriaren alorreko jarduketak, trantsizio digitala, genero-arrakalak desagerraraztea, eta lurralde-kohesioa eta inklusioa. Ardatz horiek guztiak erabat lerrokaturik daude 2030 Agendarekin, Nazio Batuen garapen jasangarriko helburuekin eta Nafarroako Turismoko Plan Estrategikoarekin berarekin.

Deialdi horren esparruan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak 2021ean aurkeztu zuen lehenbiziko Lurraldearen Jasangarritasun Plana, zeinak barnean hartzen baitzituen, batetik, Zuzendaritza Nagusiak berak kudeaturiko jomugen arteko kohesio-jarduketak, eta, bestetik, bi destinotarako turismoaren jasangarritasuneko planak (Iruña eta Erribera). Ildo horretan, Zuzendaritza Nagusiaren lan-ildoa gainerako destinoak babesten eta laguntzen joatea da, zeinek bere planak prestatu ahal izateko, guztia ere adierazitako irizpide eta helburuen arabera eta aipatutako Ministerioak antolaturiko laguntza-deialdietan aurkezteko azken helburuarekin.

Deialdi honek Turismoko Plan Estrategikoaren helburuak eta turismoaren jasangarritasuneko planen helburuak elkartzen ditu, eta, tokiko erakundeen, partzuergoen eta elkarteen ekintzen orientazioaren bidez, ahaleginak batu nahi ditu lurralde kohesionatua, lehiakorragoa, inklusiboagoa eta turistikoki jasangarriagoa lortzeko.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak zehazten dira portzentaje bat aplikatuz jarduketa diruz lagungarrietan egindako gastuari, oinarri arautzaileetan ezarritako irizpideen arabera. Aurrekontuan dagoen dirua ez bada aski portzentaje horren ondoriozko dirulaguntzen guztirakoa ordaintzeko, deialdiaren konpromisoei erantzuteko baimendutako gastua hainbanatu eginen da enpresa eskatzaileek aurkezten duten gastu diruz lagungarrien bolumenaren artean.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. 2022an turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek Turismoko Plan Estrategikoaren ondorioz turismoaren arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, zeinak ebazpen honen I. eranskinean baitaude jasota.

3. Baimentzea 580.000 euroko gastua, bete daitezen dirulaguntzen deialdi honen ondoriozko konpromisoak, zeinak 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako partida hauen kargura finantzatuko baitira:

AURREKONTUKO PARTIDA

830001 83100 4819 432100.– Turismoko dirulaguntzak. Elkarteak

280.000

830001 83100 4609 432100 Turismo dirulaguntzak, toki entitate eta partzuergoendako

300.000

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendurik, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko apirilaren 19an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, 2022an turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek Turismoko Plan Estrategikoaren ondorioz turismoaren arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdiarenak

1. oinarria. Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da turismo elkarteei, toki erakundeei eta turismo partzuergoei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, entitate horiek arlo hauetan egiten dituzten jarduerei laguntzeko: ekitaldiak, bisita edo jarduera gidatuen programak, azoketara joatea, sustapen ekintzak, komunikazioa, prestakuntza edo destinoetako turismoaren jasangarritasuneko planak. Kontuan hartzen dira, orobat, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzuak eta proiektuak hedatzeko elkarteen eta partzuergoen ekintzak, administrazioaren beraren lankidetza jarduna, eta Turismoa Kudeatzeko Unitateen destino planak egiten parte hartzeko ekintzak.

Deialdiaren helburua entitate horien ekintza aukerak hobetzen laguntzea da, bai eta haien jardun turistikoa bideratzea ere, bateragarria eta osagarria izan dadin Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren estrategiarekin. Turismoko Plan Estrategikoak zehazten du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren lan-ildoa, eta guztiz lerrokaturik dago Estatuak bultzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruko destinoetako turismoaren jasangarritasun estrategiarekin.

2. oinarria. Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 580.000 eurokoa da, honela zehaztuta, entitate onuradunen motaren arabera:

–Turismo elkarteak: 280.000 euro.

–Toki entitateak eta turismo partzuergoak: 300.000 euro.

3. oinarria. Jarduketak gauzatzeko epea.

1. Diruz lagungarriak diren gastu eta jarduerak 2021eko azaroaren 1etik 2022ko irailaren 30era bitarte gauzatu eta fakturatu beharko dira, biak barne.

2. Ordainagiriek 2021eko azaroaren 1etik 2022ko irailaren 30era artekoak izan beharko dute, biak barne.

3. 2022ko iraileko gizarte aseguruei dagozkien ordainketak onartuko dira, baldin eta 2022ko urriaren 31 baino lehen egiten badira, egun hori barne.

4. Onartuko dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) dela-eta egindako atxikipenei dagozkien 2022ko hirugarren hiruhilekoko ordainketak, baldin eta 2022ko urriaren 20a baino lehen egiten badira, egun hori barne.

5. Ondorio horietarako, ulertuko da jarduketak eginak direla adierazitako epeen barnean gauzatu, fakturatu eta ordaindu direnean.

4. oinarria. Erakunde onuradunak.

4.a. Eskakizun orokor hauek betetzen dituzten turismo elkarte, toki entitate eta turismo partzuergoak izaten ahalko dira onuradun:

4.a.1. Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskura ditzan eskatzaileak tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duten ziurtagiri telematikoak. Interesdunak horri uko egiten badio berariaz eskabidean, berak aurkeztu beharko ditu betebehar horietan egunean dagoela frogatzen duten ziurtagiriak.

4.a.2. Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

4.a.3. Baldintza orokorrak betetzen direla frogatzeko, eskabide orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da.

4.b. Entitate eskatzaileek, gainera, honako berariazko eskakizun hauek ere bete beharko dituzte, eta hurrengo ekintza mota hauetarako ezarritako laguntzak lortzen ahalko dituzte:

4.b.1. Egoitza Nafarroan duten turismo partzuergoek Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala inskribaturik egon beharko dute deialdi hau argitaratzen den egunean.

Dirulaguntzen onuradun izaten ahalko dira deialdiaren 5. oinarrian aurreikusitako edozein ekintzatarako, G apartatuan jasotako Elkarteen Kudeaketa epigraferako izan ezik.

4.b.2. Nafarroako toki entitateek dirulaguntzak jasotzen ahalko dituzte A (ekitaldiak) eta B (bisita programak edo jarduera gidatuak) motako ekintzak egiteagatik, eta, gehienez ere, proposamen bat egiten ahalko dute ekintza mota bakoitzeko.

4.b.3. Egoitza Nafarroan duten turismo elkarteek behar bezala inskribatuta egon beharko dute Nafarroako Turismo Erregistroan deialdia argitaratzen den egunean, eta dirulaguntza eskatzen ahalko dute deialdian aurreikusitako ekintzak egiteko, elkartearen kide eta osagai motaren arabera. Deialdi honen ondorioetarako, turismo elkarte mota hauek daude:

4.b.3.a. Turismoko enpresen elkarteak. Horrelakotzat hartuko dira 100 bazkide edo gehiago badituzte (pertsona fisikoak edo juridikoak izan) eta horiek Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako establezimendu baten titularrak baldin badira, edo, elkarte txikiagoen kasuan, bazkideen % 50 baino gehiago Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta dagoen establezimendu edo enpresa baten titularrak badira.

Ondorio horietarako, aipaturiko baldintzak betetzen dituzten entitateek osatutako elkarte edo federazioak ere hartuko dira halakotzat.

Deialdiko 5. oinarrian aurreikusitako ekintzetatik edozeinengatik jasotzen ahalko dituzte dirulaguntzak, F apartatuko “destinoaren jasangarritasun-planak” eta H apartatuko “partzuergoen gerentzia” izan ezik.

4.b.3.b. Toki entitateek eta turismo enpresek osatutako turismo elkarteak. Halakotzat hartuko dira, baldin eta bazkideak beren jarduera eremuko toki entitateak eta Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako establezimendu baten titularrak badira.

Dirulaguntzak jasotzen ahalko dituzte 5. oinarrian aurreikusitako ekintzetatik edozeinengatik, salbu eta H atalean jasotako “partzuergoen gerentzia” kontzeptuagatik.

4.b.3.c. Turismo elkarteak, bazkide gehienak turismo arloko araudiak arautzen ez dituen jarduera ekonomikoen sektorekoak edo partikularrak badira. Horrez gain, eskakizun hauetakoren bat bete beharko dute:

–Gutxienez 20 bazkide izatea.

–Bazkideetako % 10, gutxienez, turismo enpresak izatea.

–Bazkideetako batzuk beren jarduketa eremuko toki entitateak izatea.

Deialdien 5. oinarrian aurreikusitako A) “Ekitaldiak” motako ekintzak egiteagatik jasotzen ahalko dituzte dirulaguntzak, eta gehienez ere proposamen bat aurkezten ahalko dute.

4.c. Deialdia kudeatzen duen organoak egiaztatuko du turismo elkarteak eta partzuergoak Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden eta zer osaera duten, Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalarekin batera.

Erakunde eskatzaileak baieztatu beharko du egunean daudela Nafarroako Turismo Erregistroan dauden osaerari buruzko gainerako datuak. Bestela, eskaera aurkezten duen egunean eguneratu beharko ditu, esteka honen bitartez:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/turismo-erregistroa

5. oinarria. Diruz lagungarriak diren gastu eta ekintza motak.

Ekintza hauek laguntzen ahal dira diruz:

A) Ekitaldiak.

B) Bisita programak edo jarduera gidatuak.

C) Azoka eta aurkezpen turistikoetara eta alderantzizko sustapen ekintzetara joatea.

D) Sustapena eta komunikazioa.

E) Prestakuntza.

F) Destinoetako jasangarritasun planak.

G) Turismo elkarteen kudeaketa.

H) Turismo partzuergoen gerentzia.

Diruz lagungarriak dira deialdian aurreikusitako eta tokikoak ez diren ekintza turistikoei zuzenean eta ezinbestez lotutako kanpoko gastu guztiak, ekintza mota bakoitzean ezarritako zehaztasunak kontuan hartuta. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Proiektu eta ekintza guztiek harreman zuzena izan behar dute hura sustatzen duen elkartearekin, turismo partzuergoarekin edo toki entitatearekin, eta haren proiektu edo jarduketei buruzkoak izanen dira. Elkarteen kasuan, kideak inplikatu, edo eragin zuzena izan behar dute haiengan. Bazkideetako batzuk soilik hartzen badira kontuan, behar bezala argudiatu beharko da ekintzak elkartearentzat duen interesa. Ez dira inola ere onartuko ekintza indibidualak.

Bi entitate ezberdinek ez dute jasotzen ahal dirulaguntza ekintza bererako. Bi entitate desberdinek ekitaldi bererako eskabidea aurkezten badute, ekitaldiaren sustatzaile nagusiak aurkeztutako eskabidea hartuko da kontuan. Irizten ahal bazaio bi entitate desberdinek sustatzen dutela ekitaldia, eskabidearen data hartuko da kontuan, eta lehenbizi aurkeztutakoa onartu.

Ez dira izanen diruz lagungarriak entitatearen ohiko funtzionamendutik eratorritako gastuak (fotokopiak, posta, telefonoa, bankuko gastuak, eta abar), ezta ibilgetua amortizatzeko zuzkidurak ere.

Langileria gastuak diruz lagungarriak izanen dira, oinarri arautzaileetan zehazten diren apartatuetan eta horietarako ezartzen diren mugekin.

Balio erantsiaren gaineko zergak jasotzen ahal du dirulaguntza, baldin eta entitate eskatzaileak ez badu berreskuratzen edo konpentsatzen ahal eta harentzat kostu erreala bada. Hainbanaketa-araua aplikatzen zaien erakundeen kasuan, 2021eko ekitaldiko behin betiko hainbanaketa oinarri hartuta kalkulatuko da kostua.

Ez da inola ere onartuko entitate onuradunak itunak egitea diruz lagundutako jardueren exekuzioa berarekin lotura duten pertsonen edo entitateen esku uzteko, osorik edo zati batean, salbu eta inguruabar hauek gertatzen badira:

–Kontratazioa merkatuko baldintza normaletan egitea. Hori justifikatzeko, beste bi eskaintza ezberdin aurkeztu beharko dira.

–Aurretik, dirulaguntza ematen duen organoaren baimena lortzea. Horrela izanez gero, laguntza eskabidean adierazi beharko da hori.

6. oinarria. Ekitaldiak.

6.1. Irizpide orokorrak.

Epigrafe honetan biltzen ahalko dira denboran eta/edo espazioan kontzentratutako kale-dinamizazioko ekitaldien proposamenak, Nafarroako baliabideak, produktuak edo tradizioak ezagutaraztea edo balioestea helburu dutenak.

Planteaturiko ekitaldiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak sustaturiko turismo ekitaldien jasangarritasun konpromisoari atxikita egotea eskabidea aurkezteko unean. Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalarekin egiaztatuko da irizpide hori betetzen ote den.

–Kasu guztietan, aurkeztutako proposamenen gai nagusiak harreman estua izan beharko du entitate sustatzailearekin.

–Orokorrak eta publiko orori irekiak izanen dira, bai ekitaldia bera, bai antolatzen diren jarduera zehatzak, eta, ahal den heinean, espazio irekietan igarotzekoak; kasuak eskatzen duen neurrian, osasun-egoerari eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren gomendioei egokiturik eginen dira.

Ez dira diruz lagunduko proposamen mota hauek:

–Herriko jaietan, erromerietan, bailarako jaietan edo tokiko jai-egutegiko antzeko jaietan egiten diren ekitaldiak, bai eta kulturarekin edo kirolarekin lotura nabarmena dutenak ere, salbu eta Nafarroako Turismo Intereseko Jai izendatuta badaude.

Azken kasu horretan, interes adierazpenaren ondorioz diseinatutako ezohiko jarduerak edo ekintzak soilik hartzen ahalko dira kontuan, baldin eta ekitaldia aberastu edo balioetsi nahi badute, ez, ordea, jai-egitarauan ohikoak direnak.

–Nafarroako toki entitateen ohiko eta berezko kultur agendan sartzen diren ekitaldiak.

–Ekitaldiarekin bat etorri arren, berezko nortasuna duten eta/edo beste erakunde batzuek antolatzen dituzten jarduerak edo ekintzak, deialdira aurkezten den ekitaldi nagusiaren esparruan.

–Ekitaldi gastronomikoak, proposamenaren funtsezko elementu gisa Nafarroatik kanpoko produktuen edo marka komertzial espezifikoen produktuak eta/edo markak planteatzen dituztenak.

Erakunde eskatzaileak antolatu eta sustatu behar ditu dinamizazio proposamen guztiak, eta, gainera, oinarri arautzaile hauen II. eranskinean ezarritako xehetasun teknikoak bete beharko dituzte, diruz lagundutako ekintzaren publizitate betebeharrei eta Turismoko logotipoa eta marka gehitzeari dagozkionak.

6.2. Diruz lagungarriak diren gastu motak.

Diruz lagungarriak izanen dira jarraian aipatutako gastuak, irizpide eta muga hauekin bat etorriz:

–Ezinbesteko kanpo gastuak, ekitaldia edo proposamena gauzatzeko ezinbesteko ekintzak garatzearekin zuzeneko lotura baldin badute. Apartatu honetan honelako alderdiak jaso dira: kaleak girotzea, aldagelak alokatzea, apaintzeko materialak, osasun arlokoak, aseguruak, sustapen materialak edo produktuak garraiatzea, muntaketa gastuak, anbulantziak eta antzekoak. Betiere ezinbesteko gastu modura ulertzen badira eta berariaz baztertu ez badira.

–Ekitaldia dinamizatzeko gastuak. Atal honetan kaleko ikuskizunak eta animazio aktiboak jaso dira: musika, antzerkia, bisitak eta antzekoak, ekitaldiaren gai nagusiari balio zehatza ematen badiote eta berariaz baztertu ez badira.

–Proposamenaren komunikazio eta publizitate gastuak. Apartatu honetan jasorik daude sorkuntzen diseinua, eta irratian, prentsan, sare sozialetan eta antzekoetan eman beharreko iragarkien kontratazioa.

–Proposamena antolatu eta koordinatzeko kanpo laguntzaren gastuak, komunikatzeko hedabideen aurreko aurkezpenak edo prentsaurrekoak antolatzea barne. Kontzeptu honetan aurkeztutako gainerako eta azkenean gauzatutako aurrekontu osoaren % 20 onartzen ahalko da diruz lagungarria den gehieneko aurrekontu gisa, proposamen bakoitzeko 2.000 euroko mugarekin. Gastu mota hori ez da izanen diruz lagungarria, kudeaketa edo gerentzia gastuengatik dirulaguntza jaso duten elkarteen edo partzuergoen kasuan.

–Kanpo laguntza espezializatuaren gastuak, jarduera inklusiboen proposamenak egiteko aholkularitza lanagatik.

–Enpresa elkarteen proposamenen kasuan, dela turismo enpresenak (4.b.3.a apartatuan definituak), dela Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresenak (4.b.3.c apartatua), baldin eta ekitaldiak espazio publiko irekietan antolatzen badituzte (kaleko ekitaldiak, merkatuetan edo antzekoetan), eta, horien ondorioz, kideei zuzeneko eta berehalako onura ekartzen badie beren jarduera propioan parte hartzeagatik, gastu hauek bakarrik lagunduko dira diruz:

  • Ekitaldia dinamizatzea.
  • Proposamenaren komunikazioa eta publizitatea.
  • Proposamena antolatzeko eta koordinatzeko kanpo laguntza.
  • Kanpo laguntza espezializatua, proposamen inklusiboak egiteko aholkularitza.

Sustapen eta komunikazio ekintzei buruzko 9. oinarriaren arabera baloratuko dira turismo enpresen elkarteen gainerako ekitaldiak (pintxo-egunak, kazola-egunak, ehizaren jardunaldi gastronomikoak, eta abar), batez ere ostalaritza lokaletan gertatzen badira.

6.3. Diruz lagungarriak diren gastu motak.

–Ekitaldia gauzatu ondoren ingurunea edo instalazioak garbitzea.

–Lokalen alokairua.

–Domeinua, hostinga berritzea edo urteko kuota, web-orrien edo aplikazio informatikoen mantentze-lanetako gastuak, eta antzekoak.

–Dastatzeen gastuak (lehengaia, dastatzeko tresnak, zerbitzarien zerbitzua, eta abar).

–Herri bazkariak edo bazkari instituzionalak.

–Ekitaldi instituzionalekin lotutako gastuak.

–Solasaldiak, hitzaldiak edo erakusketak, baldin eta ekitaldiaren ardatz nagusia ez badira eta gaiek zerikusirik ez badaukate.

–Boluntarioekin lotutako gastuak, ekitaldia antolatzeko edo bertako jardueretan parte hartzeko. Salbuespen modura, ekitaldiaren erakustaldietan edo dinamizazio emanaldietan modu altruistan parte hartzen duten entitate edo pertsonen konpentsazio gastuak onartzen ahalko dira (garraioa, mantenua), betiere behar bezala argudiatuta badago.

–Omendutako edo ekitaldira gonbidatutako pertsonen gastuak, salbu ekitaldiaren jarduera, tailer edo erakustaldi baten barruan gonbidatzen badira. Kasu honetan, 20 euroko gastua onartuko da, gehienez, bazkari/afari bakoitzagatik, eta 110 euroko gastua ostatuagatik eta gosariagatik (pertsonako eta eguneko).

–Langile propioak.

–Haurrei zuzendutako lantegiak, jarduerak eta jolas elementuak, bai eta proposamenaren xedearekin lotura zuzena ez dutenak ere.

–Tokiko jaietako kontzertuak edo dantzaldiak, bai eta diruz lagundutako proposamena justifikatzen duen elementu nagusiari berariaz lotuta daudela iritzi ezin zaien ikuskizunak ere.

–Opariak, merchandising objektuak, sariak eskudirutan, eta txapelketa eta lehiaketetako gastuak.

–15 egunetik gorako estaldura epea duten aseguruak, ekitaldia egiten denetik kontatzen hasita, aurretik edo ondotik.

–Kirol ekitaldietako hornidura-guneak.

–Nekazaritza edo abeltzaintzako azoketan, ekitaldiaren nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera tradizionalarekin lotutako gastu guztiak.

–Oro har, proposamena gauzatzeko beharrezkoak diren ekintzei zuzenean lotutako gastuak, ezinbestekoak ez badira, edo herriko jaietakoak izan ohi diren dinamizaziokoak.

6.4. Ekitaldietarako baremoak.

Ekitaldi bakoitzari balorazio irizpide hauek aplikatuko zaizkio:

URTEAN ZEHAR EKITALDIAREN XEDE DEN PRODUKTUA, BALIABIDEA ETA TRADIZIOA BALIOZTATZEA (GEHIENEZ 10 PUNTU)

PUNTUAK

Urtean zehar, erakunde sustatzaileak egin ditu kanpaina edo ekitaldi gehiago, baliabidearekin, produktuarekin eta balioan jartzen den tradizioarekin loturik.

2

Balioa ematen zaion baliabidea edo produktua kontsumitu, erosi edo goza daiteke urteko beste une batzuetan, ekitaldia egiten den udalerrian bertan, honako arrazoi hauek direla eta:

–Bisita gidatuak, dastatzeak edo probaldiak udalerriko edo inguruko enpresetan (3 puntu).

–Produktua (elikagaiak, merchandising produktuak, oroigarriak eta abar) udalerrian edo inguruetan erosi edo kontsumitu daiteke (3 puntu).

6

Ekitaldia eguneratuta dago erakunde eskatzailearen webgunean eta ekitaldia egiten den udalerriarenean.

2

KOMUNIKAZIO GASTUAREN EHUNEKOA (10 PUNTU, GEHIENEZ)

PUNTUAK

Komunikazio gastuaren ehunekoa proposamenaren kostuaren % 30 baino gehiago izatea (1)

4

Komunikazio gastuaren ehunekoa proposamenaren kostuaren % 20 baino gehiago izatea (1)

2

Proposamen zehatzaren komunikazio ekintzen kostuaren % 30, gutxienez, Nafarroatik kanpoko hedabideetako publizitateari dagokio (2)

2

Proposamen zehatzaren komunikazio ekintzen kostuaren % 60, gutxienez, Nafarroatik kanpoko hedabideetako publizitateari dagokio (2)

6

(1) Irizpideak bateraezinak dira beren artean.

(2) Irizpideak bateraezinak dira beren artean.

DIRUZ LAGUNGARRIA DEN AURREKONTUA (5 PUNTU GEHIENEZ)

PUNTUAK

8.000 eurotik gorakoa

5

5.001 eta 8.000 euro bitartean

3

4.001 eta 5.000 euro bitartean

2

4.000 euro edo hortik beherakoa

1

GIZARTE ETA INGURUMEN IRIZPIDEAK (12 PUNTU GEHIENEZ)

PUNTUAK

Erakunde eskatzaileak parte hartu du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak antolatutako “Ekitaldi turistiko jasangarrien diseinua eta antolaketa” ikastaroan, eta lortu du bertaratze-ziurtagiria.

4

Proposamenak jarduera inklusiboak barnean hartzen ditu, erakunde eskudun batek abalatuak.

4

Herritarrek boluntario gisa parte hartzen dute.

2

Zerbitzuak kontratatzen dira irabazi-asmorik gabeko enplegu-zentro bereziekin, gizarte ekimenekoekin edo laneratze-enpresekin.

2

6.5. Dirulaguntzaren zenbatekoa, ehunekoak eta mugak.

Ondotik adierazten dena aplikatzearen ondoriozkoa izanen da dirulaguntzaren zenbatekoa:

–Ekitaldi bakoitzeko gutxieneko aurrekontu diruz lagungarria: 1.500 euro. Gutxieneko zenbateko hori, gainera, proposamenaren azken betearazpenean ere bete beharko da.

–Ekitaldi bakoitzeko gehieneko aurrekontu diruz lagungarria: 15.000 euro.

–Proposamen bakoitzaren dirulaguntzaren ehunekoa esleituko da 6.4 oinarrian ezarritako baremoan lortutako puntuazioaren arabera, irizpide hauei jarraituz:

  • Lortzen ahal den gehieneko puntuazioa: 37 puntu.
  • Beharrezko puntuazioa, gutxienez: 9 puntu.
  • Dirulaguntzaren ehunekoak, lortutako puntuak kontuan hartuta:
  • 9 eta 20 artean: % 40.
  • 21 eta 30 artean: % 55.
  • 30 baino gehiago: % 70.

7. oinarria. Bisita programak edo jarduera gidatuak.

7.1. Irizpide orokorrak.

Epigrafe horretan, jarduera eta bisita turistiko gidatuen luzaroko programazioa jasotzen ahalko da; ildo horretan, luzaroko programatzat hartuko da diruz lagungarria den aldian gutxienez 8 bisita gidatu edo jarduera antolatzea aurreikusten duena, gutxienez 8 egunetan. Epigrafe honetan, ez da onartuko noizbehinkako bisitarik edo adierazitakoa baino programazio apalagorik.

Entitate bakoitzak epigrafe honetarako eskabide bat aurkezten ahalko du:

Proposamenak planteatzen dituen bisita edo jarduera gidatuen programazioa jarduera hauei buruzkoa izanen da:

Bisitak establezimenduetara edo enpresetara (gaztandegiak, upeltegiak, dolareak, erakusketa, etab.), establezimenduko langileen eskutik edo Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta dauden turismo aktibo eta kulturaleko enpresen bitartez.

Bisita gidatuak inguruneko baliabideetara (ondarezkoak, naturalak, tradizionalak edo tematikoak) edo turismo aktiboko jardueretara, baldin eta Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala inskribatuta dauden turismo aktibo eta kulturaleko enpresek egiten badituzte.

Proposaturiko planteamenduek irizpide orokor hauek bete beharko dituzte:

–Programazioaren eta erreserba-baldintzen berri eman beharko da, gutxienez, programa sustatzen duen erakundearen webgunean.

–Kontuan hartu beharko dituzte proposatutako jarduerari buruzko osasun gomendioak eta protokoloak, planteatzen den jardueraren arabera, eta, beharrezkoa denean, egokitu egin beharko dute osasun-egoerara eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emaniko gomendioetara.

–Nahitaez bete beharko dituzte oinarri arautzaile hauen II. eranskinean ezarritako xehetasun teknikoak, diruz lagundutako ekintzaren publizitate betebeharrei eta Turismoko logotipoa eta marka gehitzeari dagozkionak.

7.2. Diruz lagungarriak diren gastu motak.

Diruz lagungarriak izanen dira jarraian aipatutako gastuak, irizpide eta muga hauekin bat etorriz:

–Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturiko turismo aktiboko edo kulturaleko enpresak kontratatzeko gastuak, 7.1 oinarrian aurreikusitako bisitak eta jarduerak egiteko. Programatutako eta egindako bisita bakoitzeko gehienez 75 euroko gastua onartuko da, eta turismo aktiboko jardueren kasuan, berriz, 150 eurokoa –gehienez 15.000 euroko muga izanen da kontzeptu horretan–.

–Proposamenaren komunikazio eta publizitate gastuak. Apartatu honetan jasorik daude sorkuntzen diseinua, eta irratian, prentsan, sare sozialetan eta antzekoetan eman beharreko iragarkien kontratazioa.

–Proposamena antolatu eta koordinatzeko kanpo laguntzaren gastuak, barnean harturik komunikatzeko hedabideen aurreko aurkezpenak edo prentsaurrekoak antolatzea. Kontzeptu honetan aurkeztutako gainerako eta azkenean gauzatutako aurrekontu osoaren % 20 onartzen ahalko da diruz lagungarria den gehieneko aurrekontu gisa, proposamen bakoitzeko 2.000 euroko mugarekin. Gastu mota hori ez da izanen diruz lagungarria, kudeaketa edo gerentzia gastuengatik dirulaguntza jaso duten elkarteen edo partzuergoen kasuan.

–Kanpo laguntza espezializatuaren gastuak, proposamen inklusiboak egiteko aholkularitza lanagatik.

7.3. Diruz lagungarriak diren gastu motak.

Aurreko atalean diruz laguntzeko modukotzat jotzen ez direnak.

7.4. Bisita programetarako edo jarduera gidatuetarako baremoak.

Balioespen irizpide hauek aplikatuko dira:

BISITA EDO JARDUERA GIDATUEN KOPURUA (GEHIENEZ 8 PUNTU) (1)

PUNTUAK

20 bisita edo jarduera baino gehiago

8

13 eta 20 bisita edo jarduera bitarte

6

9 eta 12 bisita edo jarduera bitarte

4

(1) Kontuan hartuko dira, orobat, establezimendu edo enpresetara langile propioekin egindako bisitak.

PROPOSAMENA OSATZEN DUTEN ETA NAFARROAKO TURISMO ERREGISTROAN INSKRIBATUTA DAUDEN TURISMO AKTIBO/KULTURALEKO ENPRESEN KOPURUA (GEHIENEZ 8 PUNTU)

PUNTUAK

1 edo 2

2

3 eta 5 euro bitartean

5

5 baino gehiago

8

BISITA EDO JARDUEREN PROGRAMA MOTA (6 PUNTU GEHIENEZ)

PUNTUAK

Programa mistoak (bisitak + jarduerak)

6

Turismo aktiboko jarduerak

4

Bisita gidatuak (ondarezkoak edo naturalak, tradizionalak edo tematikoak)

2

KOMUNIKAZIO GASTUAREN EHUNEKOA (6 PUNTU, GEHIENEZ)

PUNTUAK

Komunikazio gastuaren ehunekoa proposamenaren kostuaren % 30 baino gehiago izatea

4

Proposamen zehatzaren komunikazio-ekintzen kostuaren % 30, gutxienez, Nafarroatik kanpoko hedabideetako publizitateari dagokio

2

GIZARTE ETA INGURUMEN IRIZPIDEAK (8 PUNTU GEHIENEZ)

PUNTUAK

Bisiten programazioak barnean hartzen ditu jarduera inklusiboak, erakunde eskudun batek abalatuak.

4

Erakunde eskatzaileak parte hartu du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak antolatutako “Ekitaldi turistiko jasangarrien diseinua eta antolaketa” ikastaroan, eta lortu du bertaratze-ziurtagiria.

4

7.5. Dirulaguntzaren zenbatekoa, ehunekoak eta mugak.

Ondotik adierazten dena aplikatzearen ondoriozkoa izanen da dirulaguntzaren zenbatekoa:

–Gutxieneko aurrekontu diruz lagungarria: 1.000 euro. Gutxieneko zenbateko hori, gainera, proposamenaren azken betearazpenean ere bete beharko da.

–Gehieneko aurrekontu diruz lagungarria: 25.000 euro.

–Proposamen bakoitzaren dirulaguntzaren ehunekoa esleitzeko, 7.4 oinarrian ezarritako baremoan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, irizpide hauei jarraituz:

  • Lortzen ahal den gehieneko puntuazioa: 36 puntu.
  • Beharrezko puntuazioa, gutxienez: 9 puntu.
  • Dirulaguntzaren ehunekoak, lortutako puntuak kontuan hartuta:
  • 9 eta 18 artean: % 50.
  • 19 eta 30 artean: % 60.
  • 30 baino gehiago: % 70.

8. oinarria. Turismo azoka eta aurkezpenetara joatea eta alderantzizko beste sustapen-ekintza batzuk egitea.

8.1. Irizpide orokorrak.

Turismo azoka eta aurkezpenetara joanez gero, justifikatu egin beharko da eskaera, bai azokako stand batean arreta jartzeagatik, bai artatu beharreko harremanetarako agenda bat izateagatik, bai produktu edo ekintza jakin bat aurkezteagatik. Eskaera honako atal hauetakoren bati egokituko zaio:

a) Estatuko eta Akitania Berriko azokak, workshopak eta turismoko aurkezpenak, baldin eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak erakustoki bat paratzen badu.

b) Hurbileko merkatuen azokak, workshopak eta turismoko aurkezpenak (estatuan eta Akitania Berrian), Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia ez bada bertaratzen ahal edo ezinezkoa bada Nafarroako Gobernuaren erakustokia eramatea, betiere Turismoko Marketinaren eta Nazioartekotzearen Zerbitzuaren oniritzia badute.

c) Turismoko nazioarteko azokak eta aurkezpenak. Kanpo gelditzen dira entitate eskatzaileak Nafarroako Gobernuaren ordezkari diren kasuak, Gobernuak bere gain hartzen baititu gastuak.

“Alderantzizko beste sustapen-ekintza batzuen” kasuan, ohitzeko bidaiak (famtrips) edo prentsa-bidaiak (presstrips) antolatuko dira. Jardueraren memoriak behar bezala argudiatu behar ditu jardueraren helburuak, eta Turismoko Marketinaren eta Nazioartekotzearen Zerbitzuaren oniritzia eduki behar du.

Era berean, azoketara, turismo aurkezpenetara eta alderantzizko beste sustapen ekintza batzuetara joatean, betetzekoak izanen dira oinarri arautzaile hauen II. eranskinean jasotako berezitasun teknikoak, diruz lagundutako ekintzaren publizitate betebeharrei eta turismo-marka eta -logoa txertatzeari buruzkoak.

8.2. Diruz lagungarriak diren gastu motak.

Azoka eta aurkezpenetara joatearekin loturik, honako hauek laguntzen ahalko dira diruz:

–Erakunde eskatzailearekin lotura zuzena duten bertaratuen garraioa, ostatua eta mantenua (erakustokiari erantzuteko kontratatutako langileak edo bertako langileak).

–Azoka eta aurkezpenetan instalatuz gero, lurzoruaren, erakustokiaren edo aretoen alokairua, baliabide teknikoen alokairua (megafonia, pantailak...) eta materialak garraiatzea.

Joan-etorria auto partikularrean eginez gero, onartuko dira bidesari, aparkatze eta kilometroen gastuak ere. Kilometroen kasuan, entitate eskatzailearen egoitza dagoen tokitik azokaren tokira dagoen kilometro kopurua kalkulatuko da, kilometro bakoitzeko 0,34 euro aplikatuta.

Ez dira onartuko erregaia hartzeko gastuak.

Bi entitatek edo entitate gehiagok gastuak partekatzen badituzte, arrazoia justifikatu beharko da, eta gastuaren zenbateko osoa aurkeztu beharko da, baita entitate bakoitzari dagokion gastu osoaren ehunekoa ere; dirulaguntzaren kalkuluan ezarritako mugak ere proportzionalak izanen dira.

Ohitzeko bidaiak edo prentsa-bidaiak antolatzen direnean, Nafarroako hornitzaileen ostatu-gastuak, mantenu-gastuak edo jarduerak onartuko dira, bai eta gonbidatuen joan-etorrietako gastuak ere.

8.3. Diruz lagungarriak diren gastu motak.

–Azokaren edo aurkezpenaren datetatik kanpo eginiko gastuak, eta aurreko atalean jaso ez den beste edozein gastu.

–Erakunde sustatzailearen antolaketa-gastuak.

8.4. Dirulaguntzaren zenbatekoa, ehunekoak eta mugak.

Ekintza bakoitzaren dirulaguntzaren zenbatekoa jarraian adierazitakoaren arabera emanen da:

AZOKA MOTA/ALDERANTZIZKO EKINTZA

LANGILERIA GASTUENGATIK GEHIENEZ EMANEN DEN DIRULAGUNTZA (OSTATUA, GARRAIOA ETA MANTENUA)

AZOKETAN PARTE HARTZEKO GEHIENEZ EMANEN DEN DIRULAGUNTZA (LURZORUA ALOKATZEA, ERAKUSTOKIA ETA MATERIALAREN GARRAIOA)

-

Nazionala eta Akitania Berria, Nafarroako Gobernuarekin

200 euro eguneko

b

Nazionala eta Akitania Berria, Nafarroako Gobernurik gabe

200 euro eguneko

Diruz lagungarria den aurrekontuaren % 70.

(Diruz lagun daitekeen gehieneko aurrekontua: 5.000 euro azokako)

c

Nazioartekoa

400 euro eguneko

Diruz lagungarria den aurrekontuaren % 70.

(Diruz lagun daitekeen gehieneko aurrekontua: 8.000 euro azokako)

d

Alderantzizko beste sustapen-ekintza batzuk

Diruz lagungarria den aurrekontuaren % 50.

(Diruz lagun daitekeen gehieneko aurrekontua: 1.500 euro bidaiako)

a), b) eta c) apartatuetan, egunen kopurua kalkulatzeko, egun bat gehituko zaio ostatu gauen kopuruari. Dirulaguntza emateko eta ordaintzeko, kontuan hartuko dira entitate eskatzaile bakoitzak apartatu honetan aurkezten dituen ekintza guztiak.

Diruz lagundu daitekeen aldian zehar, onartuko da azoka batera joan beharrean ezaugarri bereko beste azoka batera joatea, betiere aldaketa hori aldez aurretik eskatzen bada eta Turismoko Marketinaren eta Nazioartekotzearen Zerbitzuaren oniritzia jasotzen badu.

Ohitzeko bidaiak edo prentsa-bidaiak antolatuz gero, gehienez 2 bidaia onartuko dira erakunde bakoitzeko.

9. oinarria. Sustapen eta komunikazio ekintzak.

9.1. Irizpide orokorrak.

Epigrafe honen pean, partzuergoek (4.b.1), enpresa-elkarte turistikoek (4.b.3.a) eta mistoek (4.b.3.b) garatutako sustapen- eta komunikazio-ekintzak eta publizitate-kanpainak bilduko dira, betiere honako irizpide orokor hauek betetzen badituzte:

–Honako hauei buruzko ekintzak izanen dira:

  • Ekitaldi eta proposamen gastronomikoak (pintxoaren asteak edo hamabostaldiak, jardunaldi gastronomikoak, ehizaren jardunaldiak eta antzekoak), ahal dela ekitaldiei buruzko 6. oinarrian jasota ez dauden ostalaritza-lokaletan gertatzen direnak.
  • Sustatzen dituen erakundearekin zerikusia duten jarduerak, baliabideak, enpresak, produktuak, turismo zerbitzuak eta abar.
  • Marketin digitaleko ekintza generikoak, ekitaldien komunikazioarekin edo publizitate kanpainekin lotura espezifikorik ez dutenak.
  • Web-orriak sortzea edo lehendik dauden web-orriak hobetzea eta garatzea.

–Eskaera bakarra aurkeztuko da enpresa bakoitzeko, eta alderdi hauek identifikatuko dira:

  • Ekintza zehatzaren xede den gertaera, produktua, zerbitzua eta baliabidea.
  • Ekintzaren helburu espezifikoa.
  • Azken xede-publikoa.
  • Ekitaldien, jardueren edo baliabideen komunikazio-ekintzetan eta publizitate-kanpainetan eremu geografiko bakoitzera bideratutako baliabideen plana eta aurrekontua.

–Entitate eskatzaileak izan behar du iragarlea.

Horri dagokionez, ez dira onartuko funtsezko elementu gisa Nafarroakoak ez diren produktuak eta/edo markak agertzen edo txertatzen dituzten proposamenak.

Oinarri arautzaile hauen II. eranskinean ezarritako xehetasun teknikoak bete behar dituzte, diruz lagundutako ekintzaren publizitate betebeharrei eta Turismoko logotipoa eta marka gehitzeari dagozkionak.

9.2. Diruz lagungarriak diren gastu motak:

a) Turismo sustapen eta hedapen materialak.

Turismo jardueren edo produktuen, ostatuen, zerbitzu eskaintzen eta baliabideen gidak, bideoak, liburuxkak, euskarriak eta argitalpenak diseinatzea eta editatzea, Nafarroako Gobernuak argitaratzen dituenez bestelakoak, jasangarritasun printzipioa kontuan hartuta eta ingurumena errespetatzen duten aukerak bilatuta.

Gidak, bideoak, liburuxkak edo argitalpenak entitate eskatzailea edo lan eremua osatzen duten enpresa edo entitate guztiak jasoko ditu, eta ez dira onartuko enpresen edo baliabideen banakako separatak.

b) Publizitate eta/edo sustapen turistikoko kanpainak.

Onlineko/offlineko baliabideak kontratatzea eta kanpainak diseinatzea:

–Ekintza eta proposamen zehatzak: Publizitate kanpainak entitate sustatzailearen jarduketa eta proposamen zehatzei buruzkoak izanen dira, eta kanpainaren hasiera eta amaiera eguna zehaztuko da, bai eta zer produkturi, segmenturi eta/edo merkaturi zuzenduta dauden ere.

–Publizitate orokorra: Era berean, destinoko publizitate kanpaina orokorren diseinua eta publizitate ekintza zehatzak diruz laguntzen ahalko dira, baldin eta izaera orokorra badute, enpresa partikularretan oinarritzen ez badira, promozio mezu bat badute edo turismo jardueraren balioa nabarmentzea helburua badute, betiere beste erakundeen jardunaren kalte gabe. Ildo horretatik, ez dira horrelakotzat hartuko besterik gabe entitatearen logotipoa eta izena publizitate euskarriren batean sartzea.

Offlineko atalean, gastu hauek bilduko dira: prentsa, aldizkari espezializatuak, irratia, telebista, iragarkiak txertatzea argitalpenetan, publizitatea kanpo euskarrietan...

Onlineko atalean, berriz, gastu hauek bilduko dira: bilatzaileetako publizitatea (SEM), sare sozialetako publizitatea, birmarketin ekintzak eta baliabide digitalen erosketa programatikoa.

c) Marketin digitaleko ekintzak.

Marketin digitaleko ekintzak egitea onartuko da, betiere turismoa sustatzea hobetzera bideratzen badira. Honako hauek izaten ahalko dira: webgunearen SEOa hobetzeko ekintzak, webgunearen erabilera/erabiltzaile esperientzia hobetzeko ekintzak, e-mail bidezko marketina eta web analitika (txosten pertsonalizatuak sortzea).

d) Webguneak.

Gastu hauek onartzen dira: webguneak sortzea, oraingo webgunea erabat aldatzen duten garapenak (500 eurotik gorako gutxieneko gastu badute) edukien itzulpenak, gailu askotara (responsive) egokitzeko lanak eta 500 eurotik gorako gutxieneko gastua duten mikrositeak.

Kasu guztietan egiaztatu beharko da entitate eskatzailearenak direla diruz lagunduko den webgunearen domeinua eta jabetza, eta webguneak hainbat gailutarako egokituta egon beharko du.

Erakunde eskatzaile bakoitzeko webgune edo mikrosite bakar bat sortzeko/aldatzeko proposamena onartuko da.

9.3. Diruz lagungarriak ez diren gastu motak.

–Domeinu gastuak eta sare sozialen edo webguneen mantentze lanetarako gastuak.

–Webguneen eta mikrositeen aldaketak, diruz lagungarria den gastua baino 500 euro baino gutxiagokoak.

–Materiala garraiatzeko gastuak eta aseguru gastuak.

–Lehiaketetako sariak edo zozketak.

–Merchandising produktuak.

–Ez daudenak berariaz ezarrita 9.2 oinarrian.

9.4. Sustapen eta komunikazio ekintzen baremoa.

Aurkezturiko jarduerak balioesteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

BAZKIDEEN PARTAIDETZA ETA HAIENDAKO ONURA ZUZENA DAKARTEN EKINTZAK

EKINTZA GENERIKOAK

Proposamenaren kalitatea

Geh. 10 puntu

Geh. 10 puntu

Erakundeak badu ekintza-plan bat, proposamenerako programatutako komunikazio-ekintza guztiak biltzen dituena.

2

2

Erakundeak badu marketin profesionaleko plan bat, erakundearen jarduera osoaren analisia, estrategia, helburuak, neurriak eta emaitzen kontrola biltzen dituena, eta han jasotzen da ekintza zehatza.

2

2

Proposamen zehatzaren komunikazio ekintzen kostuaren % 30, gutxienez, Nafarroatik kanpoko hedabideetako publizitateari dagokio (1)

2

2

Proposamen zehatzaren komunikazio ekintzen kostuaren % 60, gutxienez, Nafarroatik kanpoko hedabideetako publizitateari dagokio (1)

6

6

Web-orriak (webguneak sortzea edo garatzea) (2)

4

Marketin digitaleko ekintzak, ekitaldien komunikazioarekin edo publizitate-kanpainekin zerikusirik ez dutenak (3)

4

Hizkuntzak (4)

Geh. 4 puntu

Geh. 4 puntu

Hiru hizkuntzatan daude ekintza zehatzaren zabalkunde- eta publizitate-materialak

2

2

Gutxienez lau hizkuntzatan daude ekintza zehatzaren zabalkunde- eta publizitate-materialak

4

4

Sustapen-, komunikazio- eta publizitate-kanpainetarako edo antzekoetarako aurreko dirulaguntzak (2019tik 2021era bitartean)

Geh. 4 puntu

Geh. 4 puntu

Aurreko urteetan diruz lagundu ez den ekintza (2019-2020-2021)

4

4

Irismena. Ekintzaren zuzeneko onuradun izan diren parte-hartzaileen kopurua

Geh. 4 puntu

75 baino gehiago

4

50 eta 75 euro bitartean

3

25 eta 49 euro bitartean

2

10 eta 24 euro bitartean

1

Irismena. Partaidetzaren %

Geh. 4 puntu

% 75etik gora

4

% 50etik % 75era bitarte

3

% 25etik % 49ra bitarte

2

% 10etik % 24ra bitarte

1

Irismena. Publizitate orokorra

Geh. 8 puntu

Partzuergoak eta elkarte mistoak. Destinoa modu orokorrean sustatzea

8

Partzuergoak eta elkarte mistoak. Ekintza/produktua modu orokorrean sustatzea

5

Enpresa elkarteak. Destinoa, produktua edo ekintza modu orokorrean sustatzea (ez da bazkide kopurua kontuan hartzen)

3

Gizarte- eta ingurumen-irizpideak

Geh. 4 puntu

Geh. 4 puntu

Erakunde eskatzaileak parte hartu du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak antolatutako “Turismo inklusiboan komunikatzea eta merkaturatzea” ikastaroan, eta lortu du bertaratze-ziurtagiria.

4

4

(1) Irizpideak bateraezinak dira beren artean.

(2) Irizpide hori bateraezina da (1) eta (3) irizpideekin.

(3) Irizpide hori bateraezina da (1), (2) eta (4) irizpideekin.

(4) Ez dira balioetsiko edukien itzulpen partzialak.

9.5. Dirulaguntzaren zenbatekoa, ehunekoak eta mugak.

Ekintza bakoitzaren dirulaguntzaren zenbatekoa jarraian adierazitakoaren arabera emanen da:

–Dirulaguntzaren gutxieneko zenbatekoa proposamen bakoitzeko 500 euro izanen da.

–Proposamen bakoitzeko onartutako aurrekontuaren muga: 10.000 euro.

–Lortzen ahal den puntuazio osoa, gehienez: 30 puntu.

–Gutxienez behar den puntuazioa: 8 puntu.

–Diruz lagun daitekeen aurrekontuaren ehunekoa, lortutako puntuen arabera:

  • 8 eta 15 artean: % 40.
  • 16 eta 25 puntu artean: % 50.
  • 25 puntu baino gehiago: % 60.

10. oinarria. Prestakuntza ekintzak.

10.1. Irizpide orokorrak.

Ikastaro edo prestakuntza espezializatuko jardunaldi hauek diruz lagungarriak izanen dira:

–Turismoko Prestakuntza Plana 2020-2024 egitasmoko prestakuntza ekintzak: –Gaiek eta edukiek bat eginen dute 2020-2024 aldiko Turismoko Prestakuntza Planean definitutako ikastaro eta jardunaldiren batekin. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak prestatu du plan horren programazioa, eta entitate eskatzaileak prestakuntza ekintzak proposa ditzake programazio horretan aldaketak eginez. Aipatutako planari buruzko informazio guztia laguntza fitxan ageri da.

–Sektoreko prestakuntza espezifikoko ekintzak, baldin eta derrigorrezkoa ez bada eta justifikatuta badago prestakuntza jarduera espezifikoa izatea.

Eskaintzek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Interesaturik dauden beste turismo enpresa edo entitate batzuek parte hartzeko irekiak izatea, elkarte edo partzuergo sustatzaileaz gain; dena dela, zilegi izanen da ekimenean sartzeko baldintza batzuk ezartzea.

–Prestakuntzaren fitxak eguneratuta egon beharko du erakundearen webgunean.

–Ikastaroaren edo jardunaldiaren antolaketaren berri eman behar zaio Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Atalari, jarduera hasi baino gutxienez 15 egun lehenago, behin betiko programarekin batera, salbu eta prestakuntza deialdia argitaratu aurretik egin bada.

–Gutxienez sei parte hartzaile beharko dira.

Oinarri arautzaile hauen II. eranskinean ezarritako xehetasun teknikoak bete behar dituzte, diruz lagundutako ekintzaren publizitate betebeharrei eta Turismoko logotipoa eta marka gehitzeari dagozkionak.

10.2. Diruz lagungarriak diren gastu motak.

Gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:

–Hizlarien/irakasleen zerbitzu-sariak.

–Lokalaren alokairua, baldin eta lokal hori entitate sustatzailearen egoitzan ez badago.

–Plataformaren gastuak, prestakuntza online edo urrutitik egitea proposatuz gero.

–Ikastaroaren berariazko materiala.

–Publizitaterako edo kanpo komunikaziorako gastuak.

10.3. Dirulaguntzaren zenbatekoa, ehunekoak eta mugak.

Dirulaguntzaren kopurua jarraian aurreikusitakoaren arabera emanen da:

–Prestakuntza jarduketa guztietarako diruz lagun daitekeen gastuaren gehieneko muga: 5.000 euro.

–Dirulaguntzaren ehunekoa: Diruz lagungarria den aurrekontuaren % 70.

Dirulaguntza eman eta ordaintzeko, eskatzaile bakoitzak apartatu honetan aurkezten dituen ekintza guztiak hartuko dira kontuan.

11. oinarria. Destinoko jasangarritasun-planak.

11.1. Irizpide orokorrak.

Next Generation EUko funtsen kontura finantzatutako Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren 2022ko Destinoetako Turismoaren Jasangarritasun Planaren ezohiko deialdira aurkez daitezkeen destinoko turismoaren jasangarritasun planak egiteko kostuak jasoko dira.

Plan horiek, kasu guztietan ere, Nafarroako Espazio Turistikoaren Kudeaketa Unitateko lurralde hauetako batean egin beharko dira: Baztan-Bidasoa, Pirinioak, Plazaola-Sakana-Ultzamaldea, Zangoza-Aurrepirinioa, Lizarraldea edo Erdialdea.

Turismo partzuergoek eta Turismoko Erregistroan turismo elkarte gisa erregistratuta dauden toki ekintzako taldeek eskatzen ahalko dute dirulaguntza epigrafe honen babesean, eta, zehazki, Turismoaren Jasangarritasuneko Estrategiaren esparruan Foru Komunitateko turismoaren jasangarritasuneko planen kudeatzaile izan daitezkeen erakundetzat aitortutakoek –Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 183E/2021 Ebazpenaren bidez (Cederna-Garalur elkartea, Eder Partzuergoa, TEDER elkartea, Nafarroa Erdialdea Partzuergoa eta Plazaola eta Lizarraldea Turismo Partzuergoak)–.

11.2. Gastu diruz lagungarriak.

Kanpo aholkularitza kontratatzeko gastuak diruz laguntzen ahalko dira plan horiek egiteko.

11.3. Dirulaguntzaren zenbatekoa, ehunekoak eta mugak.

Dirulaguntzaren kopurua jarraian aurreikusitakoaren arabera emanen da:

–Eskabide bakoitzerako gastu diruz lagungarriaren gehieneko muga: 10.000 euro.

–Dirulaguntzaren ehunekoa: Diruz lagungarria den aurrekontuaren % 50.

12. oinarria. Turismo elkarteen kudeaketa.

12.1. Irizpide orokorrak.

Epigrafe honetako dirulaguntza eskatzen ahalko dute 4.b.3.a) eta 4.b.3.b) apartatuetan adierazten diren turismo elkarteek, baldin eta 20 eta 200 kide artean badituzte (pertsona fisikoak edo juridikoak) eta Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako establezimenduen titularrak badira.

Gehieneko aurrekontu onargarriak lotura zuzena izanen du elkartearen jarduerarekin, honako hauei dagokienez:

a) Deialdi honetako ekintzak, eta, zehazki, ekitaldien proposamenen, bisita edo jarduera gidatuen programen, sustapen- eta komunikazio-ekintzen eta prestakuntza-ekintzen koordinazioa.

b) Sektore turistikoari zuzendutako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzuak eta proiektuak zabaltzeko ekintzak, hala nola turismoko prestakuntza plana, eraldaketa digitaleko laborategiaren proiektua, erregistroan datuak eguneratzeko tresnak, eta abar.

Diruz lagunduko da zabalkunde- eta sentsibilizazio-lana, eta eginiko informazio-ekintzen kopurua eta elkarteak lortutako emaitzen aurreikuspena balioetsiko dira. Horretarako, kontuan hartuko da zenbat enpresak eguneratu dituzten erregistroko datuak, zenbat enpresak lortu duten Kontsumoko Arbitraje Batzordeari atxikitako ziurtagiri digital edo gako bat, zenbatek eman duten izena prestakuntza-jarduera batean, edo zenbatek egin duten turismo-laborategiaren diagnostikoa.

Jarduera kide guztiei edo bere lan eremuko establezimendu turistiko guztiei zuzenduta egon daiteke.

Ildo horretan, jarduera, ekintza zehatzak eta espero diren emaitzak zehazten dituen lan-plana aurkeztu beharko du elkarteak.

c) Nafarroako Espazio Turistikoaren Kudeaketa Unitateen ekintza planaren esparruko lankidetza.

Balioestekoa izanen da Nafarroako Espazio Turistikoaren Kudeaketa Unitateen eskualdeko planak idazteko bileretara joatea, baldin eta Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuaren oniritzia badute.

Horretarako, elkarteak aurkeztu beharko du, zerrenda batean, zer bileratan parte hartu duen edo zenbatetan aurreikusten duen parte hartzea.

Diruz lagunduko da atal honen esparruan planifikatu eta aurkeztutako ekintzak justifikatzeko bilera-akten, txostenen, memorien edo justifikazio-agirien bidez behar bezala dokumentatuta dagoen lana.

12.2. Gastu diruz lagungarriak.

12.3. oinarrian ezarritako mugen arabera, gastu diruz lagungarritzat hartzen dira nominan dauden langileen gastuak, eta, hala badagokio, enpresa laguntzailearen fakturak, aurreko paragrafoan adierazitako jarduerak eta proposamenak koordinatzeari dagozkionak.

12.3. Dirulaguntzaren zenbatekoa, ehunekoak eta mugak.

Dirulaguntzaren kopurua jarraian aurreikusitakoaren arabera emanen da:

–Deialdian aurreikusitako ekintzen koordinazioari dagokionez (6., 7., 9. eta 10. oinarriak), diruz laguntzen ahal den gehienezko aurrekontua aurkeztutako eta azkenean gauzatutako aurrekontuaren % 20 izanen da, honako muga hauekin jarduera mota bakoitzeko:

  • Ekitaldiak koordinatzeagatik: gehienez 7.000 euro.
  • Bisita-programak eta jarduera gidatuak antolatzeagatik: gehienez 3.000 euro.
  • Sustapen- eta komunikazio-ekintzak koordinatzeagatik: gehienez 7.000 euro.
  • Prestakuntza-ekintzak koordinatzeagatik: gehienez 1.000 euro.

–Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren proiektuak zabaltzeko ekintzei dagokienez:

  • 50 euro zabalkuntza-ekintza bakoitzeko (informazio-jardunaldiak, onlineko deialdiak, informazioa zabaltzeko mezu elektronikoak...), eta gehienez 500 euro zabalkuntza-ekintza kontzeptuagatik.

–Nafarroako Espazio Turistikoaren Kudeaketa Unitateen ekintza-planaren esparruko lankidetzari dagokionez, aurrekontu hau onartzen da gehienez:

  • 100 euro Nafarroako Espazio Turistikoaren Kudeaketa Unitateen ekintza-planak egiten parte hartu duen bilera bakoitzeko. 1.000 euroko muga.

Dirulaguntzaren ehunekoa: Onartutako aurrekontuaren % 70.

Laguntzaren amaierako zenbatekoa benetan egindako ekintzen justifikazioaren arabera doituko da, baina ez da areagotuko inola ere emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

Ez da onartuko zabalkunde- eta/edo lankidetza-ekintzak Nafarroako Espazio Turistikoaren Kudeaketa Unitateen ekintza-planaren esparruan soilik egiten dituzten elkarteen dirulaguntza-eskaerarik.

13. oinarria. Turismo partzuergoen gerentzia.

13.1. Irizpide orokorrak.

Epigrafe honetan, turismo partzuergoek eskatzen ahalko dute dirulaguntza.

Diruz lagun daitekeen gehieneko aurrekontuak lotura zuzena izanen du partzuergoaren jarduerarekin, honako hauei dagokienez:

a) Deialdi honetako ekintzak, eta, zehazki, ekitaldien proposamenen, bisita edo jarduera gidatuen programen, sustapen- eta komunikazio-ekintzen eta prestakuntza-ekintzen koordinazioa.

b) Lan-arlo hauekin lotutako turismo kudeaketako beste ekintza batzuk:

–Turismoarekin lotutako jardunaldi teknikoak antolatzea.

–Erakunde bazkideak erakartzeko eta sentsibilizatzeko lanak.

–Sektorerako laguntzen deialdiei buruzko informazioa.

–Irisgarritasun eta mugikortasun turistikoko proiektuak eta planak garatzea.

–Probintzia edo erakunde mugakideekin lankidetzan aritzea turismo produktuak sortzeko.

–Nafarroako Espazio Turistikoaren Kudeaketa Unitateen diagnostikoa eta ekintza-planak egiten laguntzea.

–Nafarroako Espazio Turistikoaren Kudeaketa Unitateen Hiru Urteko Ekintza Plana abian jartzen laguntzea, dagokion partzuergo-eremuan.

–Lankidetzan jardutea destinoetako turismoaren jasangarritasun planak egiten (Next Generation EU deialdia).

–Erresilientzia planekin lotutako bestelako laguntzak aurkezten laguntzea (esperientziak, turismo destino adimendunak, azken milia, eta abar).

–Europako beste laguntza mota batzuk aurkezten laguntzea (Landa Garapeneko Programak, Interreg Poctefa, eta abar).

–Bisitariaren profilari buruzko azterlanak egiten laguntzea edo kudeatzea.

–Nafarroako partzuergo-eremuko beste erakunde mugakide batzuekin akordioak egitea (hitzarmenak, lankidetza-akordioak...), turismoa sustatzeko.

–Proiektu transbertsaletan parte hartzea eremuarekin eta turismoaren hobekuntzarekin lotura duten beste erakunde ez-turistiko batzuekin.

–Turismo-baliabideak digitalizatzen laguntzea.

–Dagokion jarduketa eremuko seinale turistikoak baloratzeko txosten bat idaztea, aurkitutako urritasunak edo gabeziak ardatz hartuta.

–Gutxi garatu diren eta garapen turistikoa izan dezaketen baliabideak identifikatzea eta argudiatzea, AMIA analisiarekin batera.

–Sektore turistikoari zuzendutako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzuak eta proiektuak hedatzeko ekintzak, hala nola prestakuntza-planaren zabalkundea (https://turismoprofesional.navarra.es/eu/formacion-y-calidad/programacion-formativa-dgtyc), transformazio digitaleko laborategiaren proiektua (https://labtd.turismonavarra.es) erregistroan datuak eguneratzeko tresnak (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Nafarroako-Turismo-Erregistroko-datuak-ikusi-eta-eguneratzea), Nafarroako Espazio Turistikoaren Kudeaketa Unitateen ekintzak zabaltzea, eta abar.

Horretarako, partzuergoak lan-plan bat aurkeztu beharko du, zeinean dagokion ataletan zehaztu beharko baita jarduera, baita eskatzen dituen ekintza zehatzak eta espero diren emaitzak ere. Jarduera horiek Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuko teknikariekin koordinatuko dira, beharrezkoa den kasuetan.

Diruz lagunduko da atal honen esparruan planifikatu eta aurkeztutako ekintzak justifikatzeko bilera-akten, txostenen, memorien edo justifikazio-agirien bidez behar bezala dokumentatuta dagoen lana.

2021eko deialdian destinoetako jasangarritasun planaren onuradun izan diren erakundeek ez dute aurkezten ahalko laguntza-eskaerarik turismo-kudeaketako beste ekintza batzuei dagokien atalean (13.1.b).

13.2. Gastu diruz lagungarriak.

Aurreko apartatuan adierazitako proposamenak eta jarduerak koordinatzeari dagozkion nominako langile-gastuak onartzen dira, ondoren adierazitako mugekin.

13.3. Dirulaguntzaren zenbatekoa, ehunekoak eta mugak.

Dirulaguntzaren kopurua jarraian aurreikusitakoaren arabera emanen da:

a) Deialdian aurreikusitako ekintzen koordinazioari dagokionez (6., 7., 9. eta 10. oinarriak), diruz laguntzen ahal den gehienezko aurrekontua aurkeztutako eta azkenean gauzatutako aurrekontuaren % 20 izanen da, honako muga hauekin jarduera mota bakoitzeko:

–Ekitaldiak koordinatzeagatik: gehienez 20.000 euro.

–Bisita-programak eta jarduera gidatuak antolatzeagatik: gehienez 5.000 euro.

–Sustapen- eta komunikazio-ekintzak koordinatzeagatik: gehienez 4.000 euro.

–Prestakuntza-ekintzak koordinatzeagatik: gehienez 1.000 euro.

b) “Turismoa kudeatzeko beste ekintza batzuk” atalari dagokionez (13.1.b), diruz lagun daitekeen gehienezko aurrekontu bat onartzen da:

• 8.000 euro, 13.1.b oinarrian adierazitako lan-arloetako gutxienez 6 biltzen dituen ekintza-plana aurkezten duten partzuergoen kasuan.

• 15.000 euro, 13.1.b oinarrian adierazitako lan-arloetako gutxienez 10 biltzen dituen ekintza-plana aurkezten duten partzuergoen kasuan.

Dirulaguntzaren ehunekoa: Onartutako aurrekontuaren % 70.

Laguntzaren amaierako zenbatekoa benetan egindako ekintzen justifikazioaren arabera doituko da, baina ez da areagotuko inola ere emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

14. oinarria. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

14.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 21 egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

14.2. Eskaerak aurkezteko modua.

Eskaerak nahitaez modu telematikoan aurkeztuko dira laguntzen fitxaren bidez; fitxa horretan esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikora.

Eskaera aurrez aurre aurkezten bada, interesdunari eskatuko zaio zuzentzeko eta baliabide telematikoen bidez aurkezteko. Horretarako, zuzenketa egin zen eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-eguntzat.

Eskabideak ekintza bakoitzeko inprimakiaren eta fitxa espezifikoen arabera egin beharko dira, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

Dirulaguntza eskatzen den ekintza guztietarako eskabide bakarra aurkeztuko du erakunde eskatzaileak.

Hainbat entitatek ekintza bat elkarrekin gauzatzen badute, ekintza garatzea bere gain hartu duen entitateak aurkeztuko du eskabidea; ekintzari dagozkion ordainketa eta gastu guztiak egin beharko ditu.

14.3. Laguntzak eskatzeko behar diren agiriak.

Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztuko dira, dokumentu bereizietan eskaneatuta eta behar bezala izendatuta:

14.3.a. Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

Eskabide formularioan erantzukizunpeko adierazpen hauek daude:

1. Erantzukizunpeko adierazpena, 4a oinarrian eskatutako baldintza orokorrak betetzen direla dioena.

2. Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek ekintza bererako eskatutako eta/edo jasotako dirulaguntzen zenbatekoei buruzkoa; horrelakorik eskatu ez badu, horren berri eman beharko du.

3. Erantzukizunpeko adierazpen bat, deialdian aurkeztutako jarduketei aplikatzen zaien balio erantsiaren gaineko zergari buruzkoa. Hartan adieraziko da ea eskatzaileak BEZa berreskuratzen edo konpentsatzen ahal duen. Gainera, hainbanaketa eginez gero, inguruabar hori frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

4. Erantzukizunpeko adierazpena, eginiko lanetan erabilitako kostu eta jardunaldiaren egozpenari buruzkoa, turismo elkarteen kudeaketa ekintzen eta turismo partzuergoen gerentzia ekintzen kasuan.

5. Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egin duela laguntzaren xede den ekintzaren gaineko txosten loteslea.

Gainera, hainbat entitatek batera ekintza bat gauzatuz gero, dokumentu bat aurkeztu beharko dute, egiaztatzeko erakunde parte-hartzaile bakoitzak nola lan egin duen, zer eginkizun bete dituen eta zer konpromiso hartu dituen bere gain.

14.3.b. Ekintzei buruzko dokumentazioa.

Ekintza bakoitzari buruzko laburpen fitxa normalizatu bat aurkeztuko da, Excel formatuan, laguntza fitxan eskuragarri dagoen ereduarekin bat etorriz; bertan diru sarreren eta gastuen aurrekontuari buruzko apartatuak jaso dira, baita balorazio irizpideak aplikatzeko beharrezko informazioa ere, hala badagokio.

Balorazio irizpideak dirulaguntza eskabidearekin batera igorritako informazioarekin aplikatuko dira, ekintza bakoitzaren fitxa normalizatuan; irizpide horiek ez dira aplikatuko informazioa eskabideak aurkezteko epetik kanpo igorriz gero.

Ekintza bakoitzeko igorri behar den fitxa normalizatuak (Excel formatuan) oinarri arautzaileetan ezarritako balorazio irizpideak aplikatzeko beharrezkoa den informazioa bilduko du, honako zehaztapen hauekin:

–Ekitaldiak: Aurkeztutako proposamen bakoitzeko fitxa bat beteko da. Fitxa horretan deskribapen labur bat eginen da, eta haren justifikazioa, proposamenaren gaia eta erakundearekiko harremana, erabilitako hedabideak eta segmentazio geografikoa gaineratuko dira, baita jasangarritasunaren arloan egindako edo aurreikusitako jarduerak ere. Ekitaldi bakoitzaren baldintzei buruzko informazioa emanen da, baita dagokion baremoa aplikatzeko kontuan hartuko diren kontzeptuei buruzkoa ere, behar bezala arrazoituta. Horretaz gainera, ekitaldiaren programazioa ere aurkeztuko da.

–Bisita programak edo jarduera gidatuak: Aurkeztutako proposamen bakoitzeko fitxa bat beteko da. Fitxa horretan, bisita edo jarduera gidatuen programaren deskribapen eta justifikazio labur bat eginen da, eta harekin batera jasoko dira, orobat, proposamenaren gaia eta erakundearekiko harremana, erabilitako hedabideak, bai eta segmentazio geografikoa eta jasangarritasunaren arloan egindako edo aurreikusitako jarduerak ere. Ekintza bakoitzaren baldintzei buruzko informazioa emanen da, baita dagokion baremoa aplikatzeko kontuan hartuko diren kontzeptuei buruzkoa ere, behar bezala arrazoituta. Halaber, proposamenaren programa eta bisita eta jarduera kopuruaren aurreikuspena aurkeztuko dira.

–Turismo azoka eta aurkezpenetara joatea eta beste sustapen-ekintza alderantzizko batzuk egitea. Aurkeztutako ekintza multzo bakoitzeko fitxa bat beteko da. Turismo azoka eta aurkezpenetarako, honako hauek adierazi beharko dira: azokaren izena, azokara joateko helburua, zein publikori zuzentzen zaion, data, entitate eskatzaileak zenbat egunez (kopurua) eta zein ordutan hartuko duen parte, gau kopurua, bertaratuko diren pertsonak, erakustoki propioarekin edo beste entitate baten eskutik bertaratuko den, eta gastuak partekatzen ote diren.

“Sustapeneko beste alderantzizko ekintza batzuen” kasuan, fitxan behar bezala argudiatu beharko dira egindako gastuak eta sustapenaren helburuak, eta identifikatu egin beharko dira gonbidatuak eta haien jatorria.

–Sustapen eta komunikazio ekintzak: Aurkeztutako ekintza bakoitzeko fitxa bat beteko da, gutxienez honako hauek jasotzen dituena: ekitaldiaren deskribapena, produktua, zerbitzua, ekintza zehatzaren xede den baliabidea, ekintzaren helburua, xede-publikoa, erabilitako hedabideak, bai eta segmentazio geografikoa ere, eta, oro har, ekintza mota horretarako baremoan baloratu daitezkeen kontzeptuetako bakoitza zehaztuko da, behar bezala argudiatuz. Horretarako ezarritako balorazio-irizpideak aplikatzeko, “ekintza plana” aurkeztu behar da, eta, han, proposamen zehatzaren komunikazio-ekintza guztiak jaso beharko dira; orobat, aurkeztekoa izanen da ekintza jakin horretaz arduratuko den entitatearen “marketin profesionaleko plana”, zeinean analisiak, estrategiak, neurriak eta emaitzen kontrola bildu beharko baitira.

–Prestakuntza ekintzak. Aurkeztutako ekintza multzo bakoitzeko fitxa bat beteko da. Fitxan, ekintza mota horretarako eskakizun bakoitza aipatu beharko da, eta, nolanahi ere, zehaztu egin beharko da ikastaro(ar)en helburua, nori zuzenduta dagoen, lekuen edo plataforma informatikoen eta daten aurreikuspena, iraupena, aurreikusitako hizlariak eta programa, egindako publizitatea eta ikastaroaren prezioa.

–Destinoko jasangarritasun-planak. Fitxan lan-planaren eta aholkularitza-kontratazioaren aurreikuspenaren laburpen labur bat eginen da, turismoaren jasangarritasuneko planetarako 2022ko deialdirako dirulaguntzaren eskaera aurkezteko konpromisoarekin batera. Halaber, adieraziko da planak Nafarroako Espazio Turistikoaren Kudeaketa Unitateetatik zeini egiten dion erreferentzia.

–Turismo elkarteen kudeaketa. Fitxan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren proiektuak hedatzeko ekintza bakoitza zehaztuko da, bai eta 12.1 oinarrian adierazitakoen artean aurreikusitako Nafarroako Espazio Turistikoaren Kudeaketa Unitateen ekintza-planaren esparruan lankidetzan aritzeko ekintza bakoitza ere. Horretaz gainera, elkartekide kopurua eta Nafarroako Turismo Erregistroan izena eman duten enpresen kide titularren kopurua zehaztuko da. Halaber, kasuan kasuko kontratuaren kopia erantsiko da (langile propioena zein enpresa laguntzailearena), baita jardunaldiaren zer portzentaje den eta lan horiek dakarten gastua zehazten dituen erantzukizunpeko adierazpena ere.

Fitxa horri lan-plan bat gehituko zaio, zeinak garatu beharreko zabalkunde-ekintzen xehetasuna eta emaitzen aurreikuspena jasoko baititu, bai eta Nafarroako Espazio Turistikoaren Kudeaketa Unitateen ekintza-planak egiten parte hartu duen edo parte hartzea aurreikusten duen bileren kopurua ere. Gainera, planean, elkarteak deialdian aurreikusitako ekintzen koordinazioari dagokionez betetzen dituen eginkizunen laburpen labur bat eginen da (6., 7., 9. eta 10. oinarriak).

–Turismo partzuergoen gerentzia. 13.1.b) oinarrian aurreikusitako turismo kudeaketako ekintzen artean, honako hauek adieraziko dira fitxan: partzuergoko kideen kopurua eta Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako enpresetako kide titularren kopurua. Halaber, langile propioen kasuan kasuko kontratuaren kopia erantsiko da, baita jardunaldiaren zer portzentaje den eta lan horiek dakarten gastua zehazten dituen erantzukizunpeko adierazpena ere.

Era berean, lan-plan bat ere aurkeztu beharko da, zeinean zehazturik egonen baitira egindako jarduera, horrek dakartzan ekintza zehatzak eta 13.1.b) oinarriko ekintzen artean adierazitako atal bakoitzean espero diren emaitzak. Gainera, planean, partzuergoak deialdian aurreikusitako ekintzen koordinazioari dagokionez betetzen dituen eginkizunen laburpen labur bat eginen da (6., 7., 9. eta 10. oinarriak).

–Eskatutako ekintza bakoitzerako diru sarreren aurreikuspena eta gastuen aurrekontua. Ekintza bakoitzerako, gastuen aurrekontua banakatuko da, diruz lagungarritzat ezarritakoen arabera. Horretaz gainera, diruz lagungarriak diren kontzeptu horietarako dirulaguntzak eta beste laguntza batzuk eskuratzeko aurreikuspena zehaztuko da. Excel laburpen-fitxa normalizatu batean aurkeztuko da informazio hori guztia.

Fitxa bakoitzaren aurrekontuan adieraziko da BEZa berreskuratu eta konpentsatzen ahal den, eta, hainbanatuz gero, ehunekoa adieraziko da.

14.3.c. Beste agiri batzuk.

Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada (aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresek ekipamendu ondasunen hornidura edo zerbitzu emate bat egiten duten kasuetan), eskatzaileak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz aukeratu dela. Horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztu, eta aukeratutako eskaintza hautatu izana justifikatu beharko du eskaera inprimakiko “Hornitzailea aukeratzeko justifikazioa” apartatuan.

Eskatzaileak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo zerbitzu emaile ez badaude edo dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada gastua.

Eskaintza merkeena hautatzen ez bada, eta, laguntza kudeatzen duen organoaren ustez, justifikazioa nahikoa ez bada, eskaintza merkeenaren zenbatekoa baizik ez da diruz lagunduko.

14.4. Eskaerak ez baditu finkatutako betebeharrak betetzen, edo osorik ez badago, eskatzaileari eskatuko zaio zuzendu dezala gehienez ere hamar egun balioduneko epean, zuzentzeko errekerimendua jakinarazten den egunaren hurrengo egunetik hasita, eta adieraziko zaio ezen, eskaera zuzentzen ez badu, ondorioztatuko dela eskaerari uko egiten diola eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Nolanahi ere, ez dira zuzentzen ahalko ekintza-mota bakoitzean aplikatzekoak diren balorazio-irizpideak.

15. oinarria. Laguntzak emateko prozedura.

1. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua da dirulaguntzak emateko prozedura antolatzeko eta instruitzeko kudeaketa organo eskuduna. Eskaerak ebaluatuko ditu, eta hurrengo apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non zehaztuko baitira dirulaguntza lortzeko baldintza guztiak betetzen dituzten entitate onuradunak.

2. Azkenean onartzen diren eskaerei dagokien dirulaguntza honela emanen da:

a) Diruz lagungarriak diren ekintzei dagokien dirulaguntza kalkulatzeko, dagokion baremoan eta ekintza bakoitzerako ezarritako mugak edo irizpideak hartuko dira kontuan.

Dirulaguntza lortzeko barematu diren epigrafeetan, baremoa berriz kalkulatuko da ekintzak gauzatzeari buruzko azken datuekin, eta dirulaguntza birdoitu eginen da. Alabaina, irizpideen puntuen egokitzapen horrek ez du inola ere ekarriko dirulaguntzaren zenbatekoa handitzea.

b) Dirulaguntzaren entitate onuradunaren arabera, eta bigarren oinarrian ezarritako kredituekin bat etorriz, deialdia finantzatzen duen bi aurrekontu partidetako bakoitzari esleituko zaizkio konpromisoak.

c) Kreditu aukerak aurreko puntuaren ondoriozko konpromisoak baino txikiagoak izanez gero, dagokion partidaren gastu baimenduaren hainbanaketa orokorra eginen da, modu bereizian eta bi partidetako bakoitzean, diruz lagungarri gisa onartutako gastuaren bolumenari dagokionez.

3. Dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiari dagokio.

Ebazpenean honako hauek jasoko dira gutxienez:

a) Entitate onuradunen zerrenda eta ekintza bakoitzeko laguntzaren kopurua.

b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanda.

4. Ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsi direla ulertzen ahalko da. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak eman edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, berariazkoak izan edo presuntziozkoak, entitate eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendurik eta administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

16. oinarria. Jarduketen justifikazioa.

16.1. Justifikazioa aurkezteko epea.

Gauzaturiko jarduketen justifikazioa, beranduenez, 2022ko urriaren 7an aurkeztuko da, egun hori barne.

2022ko azaroaren 4ra arte aurkeztuko dira 2022ko iraileko gizarte aseguruei dagozkien ordainketen justifikazioa eta 2022ko hirugarren hiruhilekoan PFEZren bidez eginiko atxikipenei dagozkien ordainketen justifikazioa, egun hura barne.

16.2. Justifikazioa aurkezteko modua.

Justifikazioa modu telematikoan aurkeztuko da, eskabideak aurkezteko oinarri arautzailean adierazitako moduan, laguntzaren fitxan eskura daitekeen justifikaziorako berariazko inprimakia erabiliz, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

Justifikazioa egiteko, laguntzaren fitxa erabiliko da; fitxa horretan esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzen justifikaziorako erregistrora joateko.

16.3. Egindako jarduketak frogatzeko dokumentazioa.

Dokumentazioa eskaneaturik aurkeztu behar da, agiri bereizietan eta behar bezala identifikaturik. Hauxe da:

a) Jarduketa justifikatu guztien faktura guztiak bilduko dituen zerrenda bakarra; laguntza fitxan, Excel formatuan ezarritako ereduari jarraikiz aurkeztuko da. 2022ko iraileko gizarte-aseguruak edo 2022ko hirugarren hiruhilekoko PFEZren atxikipenak justifikatuz gero, aipaturiko Excel orrian adierazi beharko da inguruabar hori. Zerrenda horretan, halaber, balio erantsiaren gaineko zergaren berri ere eman behar da, berreskuratzen edo konpentsatzen ahal den zehaztuta, eta, hainbanatuz gero, ehunekoa adieraziko da.

b) Diruz lagungarriak diren jarduera guztiei dagozkien fakturen kopia; fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren araberakoak izanen dira, eta dirulaguntzaren entitate onuradunaren izenean jaulki beharko dira beti.

Fakturek argi eta garbi zehaztu behar dute zer kontzeptugatik jaulkitzen diren, eta gastuak motaren eta zenbatekoaren arabera banakatu behar dituzte (sare sozialak, iragarkiak, materiala, beste batzuk...). Kasuak hala eskatzen duenean, Nafarroatik kanpoko irismen-bitartekoak zehaztu behar dituzte. Iragarkien eta publizitatearen kasuan, fakturak diruz lagunduko den proposamena adieraziko du.

Turismo azoketara eta aurkezpen ekitaldietara eta alderantzizko beste sustapen-ekintza batzuetara joanez gero, tiketen edo fakturen bidez frogatu beharko dira behar bezala (dagozkien ordainagiriekin batera) garraio, ostatu eta mantenu gastuak, edo horien baliokideak diren agiriak aurkeztu beharko dira, kontratatutako hirugarrenen fakturen kasuan. Horrez gain, gastu horiek justifikatu egin beharko dira, entitate onuradunaren erantzukizunpeko adierazpena eta bertaratutako pertsonari zuzendutako ordainagiria aurkeztuz.

c) Nominak eta gizarte segurantzako kotizazio dokumentuak (langileen izen zerrenda eta kotizazio likidazioen zerrenda).

d) Diruz laguntzen diren jarduketak ordaindu izana justifikatzeko banku agiriak.

Ekintza bakoitzaren fakturekin batera ordainagiria ere aurkeztu beharko da, zenbaki korrelatiboekin. Hain zuzen ere, a) apartatuan aipatutako fakturen zerrendaren ordena berean aurkeztu beharko dira, eta, ahal dela, PDF dokumentu bakarrean gordeko dira.

e) Langileen nominak edo PFEZ atxikipenak dituzten fakturak aurkeztuz gero, hiruhilekoko ereduan edo 715 hilekoko ereduan aurkeztuko dira.

f) Dirulaguntza jaso duten jardueren amaierako justifikazio-memoria. Laguntzaren fitxan ezarritako gutxieneko edukia agertu behar da, eta eskatutako baldintzak eta baremoan baloratutako irizpideak egiaztatzea ahalbidetzen duten alderdi guztiak garatuko ditu. Horretaz gainera, ekitaldien kasuan, diruz lagundu diren jardueren argazkiak edo proba grafikoak sartuko dira.

g) Adierazpena, dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruz: Honako hauek zehaztu beharko dira: funtsen kopurua, jatorria eta aplikazioa (funts propioak, beste dirulaguntza batzuk edo diruz lagundutako jarduketak eragindako diru sarrerak, derramak, kirol proben izen ematetik eratorritakoak, kuotak edo bazkideen aparteko derramak diruz lagundutako jarduketa zehatzean parte hartzeagatik, baita babesak ere), dirulaguntza honekin batera diruz lagundutako jarduketak finantzatzen lagundu badute. Bestelako diru sarrera edo dirulaguntzarik izan ez bada, hori ere aitortu beharko da.

Adierazpen hori a) atalean adierazitako Excel formatuko ereduan dago.

h) Honako hauen kopiak: prentsa oharrak, egin diren komunikatuak, hedabideetan agertu diren informazioak eta, hala badagokio, hedabide horietan jarri den publizitatea.

i) Diruz lagundutako ekintza bakoitzari lotutako sustapen material guztien ale bat, iragarkiak, webguneetan sartutako informazioaren estekak eta antzekoak, eta, oro har, egindako material edo komunikazio guztien erakusgarri bat. Zehatz adieraziko da ekintza diruz lagundu izana zein unetan esaten den irratiko iragarkien kasuan, irratiko elkarrizketetan, bideoetan, telebistan, eta abarretan.

17. oinarria. Dirulaguntza ordaintzea.

Frogagiriak aztertu ondotik, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari, eta entitate onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak betetzen dituela frogatzen duen txostena gehituko zaio.

Laguntza ordaintzeko ebazpenak 2022ko abenduaren 31 baino lehenago emanen dira.

18. oinarria. Entitate onuradunen betebeharrak.

1. Dirulaguntzen onuradun diren erakundeek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta hilabeteko epean, telematikoki aurkeztea dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean arautua, laguntzen fitxan eskura dagoen eredua erabiliz.

b) Diruz laguntzen diren jarduketak oinarri hauetan ezarritako epeetan egin eta justifikatzea.

c) Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik hamar egun balioduneko epean, eta betiere egiteko aurreikusitako data baino lehen, dirulaguntzaren xedeko ekintzaren edo ekintzen dirulaguntzari uko egiten zaiola, deialdian ezarritako epeetan egin behar ez badira.

d) Diruz lagundutako ekintzetan egin nahi diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu, baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen diren ekintzen helburuak.

Nolanahi ere, gauzatze-memorietan arrazoituta justifikatu behar dira dirulaguntzaren xede diren jardueren azken egikaritzearen zenbatekoetan izandako beheranzko desbideratzeak, eta bermatu behar da betetzen direla deialdiaren helburuak.

e) Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, lehenbailehen eta gehienez hamar egun balioduneko epean, dirulaguntzetan edo deialdi honetan diruz lagundutako jarduketa beraren bestelako diru sarreretan izandako edozein aldaketa, eskabidearen erantzukizunpeko adierazpenean zehaztutakoak.

f) Ekintzak diruz lagundu direla adierazteko behar bezalako publizitatea egitea.

g) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarririko betebehar orokorrak betetzea.

2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat partzialki betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa berriz doitzen ahalko da, proportzionaltasun printzipioa aplikatuta, edo, kasua bada, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Laburbilduz, betebehar hauek:

a) Gardentasun betebeharra duten onuradunek eskatutako informazioa aurkezteko betebeharrari buruz (18.1.a) oinarrian ezarritakoa):

–Onuradunak informazioa emateko betebehar hori betetzen ez badu, ez zaio onartutako dirulaguntza ordainduko, eta dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

–Informazioa epez kanpo aurkezten badu, eta, betiere, 2022ko urriaren 7a baino lehen aurkezten badu (egun hori barne), % 10 murriztuko da ordaindu beharreko dirulaguntza, eta, aurkeztu ezean, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

b) Ezarritako epeak bukatu eta 10 egun baliodunetara aurkezten bada justifikatzeko dokumentazioa, % 10 murriztuko da ordainduko den dirulaguntza. Beranduago aurkeztuz gero, dagokion dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

c) Dirulaguntza ematean helburuko jarduera kopuru txikiagoan gauzatu bada, salbu eta beheranzko aldaketak jakinarazi badira, oinarri honetako 1. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, orduan honako murrizketa hauek aplikatuko dira:

–Exekuzioa diruz lagundutako proposamenaren % 50etik % 75era bitartekoa bada, proposamen horri dagokion azken dirulaguntza % 50 murriztuko da.

–Exekuzioa diruz lagundutako proposamenaren % 50etik beherakoa bada, galdutzat joko da proposamen horretarako emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea.

d) Ez bada gauzatzen dirulaguntzaren xede den proiektu edo jardueraren bat, proiektu edo jarduera horretarako emandako dirulaguntza osoaren % 20 murriztuko da ordainketatik, non eta ez den horren berri eman 1. apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

e) Edozein euskarri mota, marketin, iragarki, irrati iragarki, kartel, argitalpen, iragarki eta abarretan ez badira betetzen publizitateari buruzko betebeharrak, komunikazio euskarri horietarako gastutik ez da batere onartuko.

f) Kanpaina edo jarduketa batean ez bada aipatzen Nafarroako Gobernuaren laguntza duela, ulertuko da ez dela bete II. eranskinean ezarritako publizitateari buruzko betebeharra, eta ez da onartuko kanpaina edo jarduketa horri dagokion gastu osoa ordurako egin bada, edo, bidezko bada, galdu eginen da kanpaina edo jarduketa horretarako onetsitako dirulaguntza osoa kobratzeko eskubidea.

g) Deialdian eskatzen den gutxieneko zenbatekoa justifikatzen ez duten jarduketa proposamenetan, galdutzat joko da ekitaldiari edo proposamenari emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea.

19. oinarria. Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Dirulaguntza hauek bateraezinak dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak kontzeptu diruz lagungarri berberetarako emandako beste batzuekin; hala ere, bateragarriak izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko beste departamentu batzuek, beste administrazio publiko batzuek eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuek edo estatuko zein nazioarteko partikularrek emandakoekin.

Edonola ere, deialdi honetako dirulaguntzen xedeko jarduerak egiteko ematen diren dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo jarduera horietarako beste dirulaguntza, diru sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

20. oinarria. Emandako dirulaguntzak jakitera ematea.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri dagokion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Halaber, laguntzaren fitxan argitaratuko dira deialdi honen emaitzak.

21. oinarria. Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

II. ERANSKINA

Zehaztapen teknikoak

Eranskin honetan dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeek deialdirako aurkezten dituzten ekintzen sustapena eta komunikazioa diseinatzean bete beharreko zehaztapen teknikoak azaltzen dira.

Zehazki, honako hau hartu beharko da aintzat:

1. Euskarri fisikoetarako, marka turistikoa eta Nafarroako turismo-webgune ofizialaren erreferentzia sartu beharko dira (www.visitnavarra.es), turismoko logo ofizialaren bidez.

Logotipo elebiduna eta hizkuntzetakoa hemen deskargatzen ahal da:

(https://turismoprofesional.navarra.es/eu/servicios-sector/herramientas-y-medios-multimedia/logotipo)

2. Hedabide digitaletako publizitate- eta sormen-piezetarako, Nafarroako marka turistikoa sartu beharko da Turismoko logo ofizialaren bidez, eta www.visitnavarra.es webgunea aipatu beharko da, edo, webguneen edo eduki digitalen kasuan, zuzeneko esteka gaineratu.

Logotipo elebiduna eta hizkuntzetakoa hemen deskargatzen ahal da:

(https://turismoprofesional.navarra.es/eu/servicios-sector/herramientas-y-medios-multimedia/logotipo)

3. Irratian kanpaina bat eginez gero, honako audiologo hau sartu beharko da: “Subvenciona Gobierno de Navarra-Nafarroako Gobernua”. Iragarkia euskaraz bada, berriz, “Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du”.

4. Erreportajeen, prentsa oharren edo elkarrizketen kasuan, ez da aski izanen iragartzen duen kartela paratzea, eta berariazko aipamena egin beharko da: “Subvenciona Gobierno de Navarra-Nafarroako Gobernua”. Eta, euskaraz direnean, berriz, “Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du”.

5. Erabiltzen diren sustapen edo komunikazio irudiek eta mezuek inklusiboak izan behar dute. Bereziki zainduko da erabiltzen diren irudi eta mezuak lagungarriak izatea genero estereotipoak gainditzeko. Era berean, testuak idaztean eta komunikazio tresnetan hizkera inklusiboa erabiltzen dela zainduko da.

Onartuko dira deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehen diseinatutako komunikazio ekintzak, baldin eta 2021eko dirulaguntzen deialdiko xehetasun teknikoak betetzen badituzte deialdi honetako edozein ekintzaren sustapena eta komunikazioa diseinatzerakoan.

Iragarkiaren kodea: F2205762