2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZAGRA
2022rako lan publikoaren eskaintza
Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 4ko Ebazpenaren bidez, onetsi zen Azagrako Udaleko lan publikoaren eskaintza 2022rako, bertan jasota zegoela honako lanpostu hauek betetzea, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek premiazko neurriak ditu hizpide, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko):
MAILA | LANPOSTUA | LANP. KOP. | LAN-ARAUBIDEA | LANALDI MOTA | SARBIDEA | | BETETZEKO AURREIKUSPENA |
D | Administrari laguntzailea | 1 | Finkoa | Osoa | Lehiaketa (6/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria) | Irekia | 2023-2024 |
E | Lantaldeko peoia | 3 | Finkoa | Osoa | Lehiaketa (6/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria) | Irekia | 2023-2024 |
E | Eraikinen garbiketako laguntzailea | 6 | Finkoa | Partziala | Lehiaketa (6/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria) | Irekia | 2023-2024 |
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Azagran, 2022ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2206397