92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

133/2022 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Atarrabiako La Presentación Notre Dame FESD ikastetxe itunduari baimena ematen diona 2022-2023 ikasturtetik aurrera ingeleseko atal elebidunen programa emateko.

Urtarrilaren 24ko 9/2019 Ebazpenaren bidez, ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programen deialdia egin zen, sare itunduko ikastetxe gehiago sar zitezen, eta programa emateko oinarriak ezarri ziren.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean proposatu du baimena ematea Atarrabiako La Presentación Notre Dame FESD ikastetxe itunduari ingeleseko atal elebidunen programa emateko, horretarako sortutako batzordeak erabaki duelako betetzen dituela deialdi hartan ezarritako baldintzak eta betebeharrak.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Atarrabiako La Presentación Notre Dame FESD ikastetxe itunduari 2022-2023 ikasturtetik aurrera ingeleseko atal elebidunen programa eman dezan.

Atal elebidunak Hezkuntza Departamentuak programaren deialdian ezarritako baldintzetan eta hango oinarrien arabera ezarriko dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta ikastetxe interesatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 12an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2205699