2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PETILLA ARAGOI
2022rako zerga-tasak eta tasa publikoak. Behin betiko onespena
Petilla Aragoiko Udalak, 2021eko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldirako tasak eta zerga-tasak.
Onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 7an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, tasak eta zerga-tasak behin betiko onesten dira eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Petilla Aragoin, 2022ko apirilaren 22an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.
2022RAKO TASAK ETA ZERGA-TASAK
A. Lurraren kontribuzioa ordainarazteko karga-tasak, indarrean egonen direnak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera:
A.1. % 0,30 izanen da hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa.
A.2. % 0,30 izanen da landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa.
B. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren (EIOZ) karga-tasa % 2,50 izanen da.
C. Portzentaje hauek onestea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatzeko:
Karga-tasa: % 20, honako indize hauek aplikatzetik heldu den zerga-oinarriaren gainean:
–5 urte bitarteko aldia: 3,3.
–10 urte bitarteko aldia 3,2.
–15 urte bitarteko aldia: 3,1.
–20 urte bitarteko aldia: 3,1.
D. 2022. urterako egungo indize-eskala ezartzea, aplikatzeko 2022rako ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei: 1,4 indizea aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei.
E. Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea:
Ur-horniduraren tasa:
ETXEKOA, GUTXIENEKOA |
0,00 eta 18,00 m³ artean | 10,780 euro urtean |
18,01 m³ baino gehiago | 0,600 euro/m³ |
GARAJEETAKO URA |
0,00 eta 18,00 m³ artean | 10,780 euro urtean |
18,01 m³ baino gehiago | 0,715 euro/m³ |
F. Saneamendu kuotaren zenbatekoa NILSAk ezarriko du ekitaldi bakoitzean.
Iragarkiaren kodea: L2205796