2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Txabiskeetarako lokalak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena
Aiegiko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Txabiskeetarako lokalak arautzen dituen ordenantza.
Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki-taulan paratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.
Aiegin, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2206075