9. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

765/2021 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 2022ko otsailaren 24ra arte luzatzen baita deialdi honetako laguntzak justifikatzeko epea: “COVID ildoa, laguntza zuzenak emateko Nafarroako autonomoei eta enpresei, kaudimena babesteko eta sektore pribatuaren zorpetzea murrizteko”.

“COVID ildoa, laguntza zuzenak emateko Nafarroako autonomoei eta enpresei, kaudimena babesteko eta sektore pribatuaren zorpetzea murrizteko” deialdia eta haren oinarri arautzaileak Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 342/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.

Une honetan bidezko ikusten da onuradunek jasotako laguntzei emandako erabilera justifikatzeko duten epea 2022ko otsailaren 24ra arte luzatzea, gaur egun epe hori 2022ko urtarrilaren 27ra bitartekoa baita. Horretarako, 10. oinarriko 2. apartatua aldatu behar da: “Jasotako dirulaguntzaren aplikazioaren justifikazioa”.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 10. oinarriko 2. apartatua (“Jasotako dirulaguntzaren aplikazioaren justifikazioa”) aldatzea. Hortaz, honela geratuko da idatzita:

“2. 2022ko otsailaren 24ra arte, ez geroago, justifikatuko da laguntzen erabilera, modu telematikoan, laguntzen fitxak erabiliz.

Horretarako, laguntza zer gastutarako erabili den, horiek pagatu izanaren banku egiaztagiria aurkeztuko da. Eskudirutan egindako ordainketak ez dira onartuko”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko abenduaren 21ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2117995