87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

29/2022 FORU DEKRETUA, apirilaren 13koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, atal, bulego eta unitate parekatu batzuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak adierazi dute beharrezkoa dela atal, bulego eta unitate parekatu batzuetako burutzetarako betebeharrak aldatzea eta/edo ezartzea, merezimendu-lehiaketa bidezko deialdiaren bitartez betetzeko.

Hortaz, bidezkoa da plantilla organikoan ezartzea atal, bulego eta unitate parekatu horietako burutzetarako betebeharrak, mailari, lanpostu eta/edo titulazioari eta hizkuntzei dagokienez, baita bestelako betebehar berariazkoak ere, merezimendu-lehiaketa bidezko deialdiaren bitartez betetzeko.

Plantilla organikoaren aldaketa honek, zenbait burutza betetzeko betebeharrei buruzkoak, ez du kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko apirilaren hamahiruan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Aldaketa plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, burutza batzuei esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza horiek merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete beharko dituzten berariazko betebeharrak:

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

Kalitate Kontrolaren Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 3657.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Entseiu eta Laborategi Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 2125.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Proiektuen Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 4891.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 7989.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Kartografia Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 9682.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Zainketa Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 5181

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Ustiapen Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 1909.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Bide Segurtasunaren Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 6383.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Azpiegitura Berriak Eraikitzeko Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10394.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Egokitzapen Obren Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10395.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusia

Unibertsitateko Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 39008.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Bi.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen urtarrilaren 16ko 2/2019 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, burutza batzuei esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza horiek merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete behar dituzten berariazko betebeharrak:

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10450.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Nafarroako Mendebaldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10457.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Nafarroako Erdialde-Iparraldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10458.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Nafarroako Hegoaldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10459.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Nafarroako Hego-mendebaldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10460.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Ekialdeko Ustiapen Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10461.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Mendebaldeko Ustiapen Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10462.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Trafiko Neurketen, Inbentarioen eta Azterlanen Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10463.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Kontrol Zentroaren eta Instalazioen Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10464.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Obrak Burutu eta Kontrolatzeko Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10453.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Obrak Kudeatu eta Jasotzeko Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10454.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Egokitzapen Obrak Burutu eta Kontrolatzeko Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10455.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Egokitzapen Obrak Kudeatu eta Jasotzeko Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10456.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Hiru.–Partez aldatzen da Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren seigarren xedapen gehigarria, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko burutza batzuei esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza horiek merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete behar dituzten berariazko betebeharrak:

Azpiegituren Ingurumen Kudeaketarako Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10822.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Azterlan eta Plangintza Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10823.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Desjabetze Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10824

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10825.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Kontzesio Obren Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10826.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Kudeaketa eta Administrazio Integralaren Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 7172.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Kudeaketa Teknologikorako Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10827.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Bidezaintza Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 5131.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Lau.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen urriaren 14ko 76/2020 Foru Dekretua aldatzen da, Normalizazio eta Proiektuen Bulegoko burutzari esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza hori merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete behar dituzten berariazko betebeharrak:

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

Normalizazio eta Proiektuen Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 3650.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

Bost.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, behean agertzen diren bulegoetako burutzei esleitzearren mailari, lanpostu eta/edo titulazioari eta hizkuntzei dagozkien betebeharrak, baita gainerako berariazko betebeharrak ere, burutza horiek merezimendu-lehiaketako deialdiaren bitartez bete nahi dituzten izangaiek bete behar dituztenak.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

Landa Dibertsifikaziorako LGENF Laguntzen Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 11099.

Berariazko betebeharrak:

Maila: B, C.

Gidabaimena: B.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

Lagun Egiteko Animalien Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 11100.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A.

Lanpostua: albaitari lanpostu baterako izendatu izana.

Gidabaimena: B.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

Klima Aldaketaren Gobernantzaren Bulegoko burua.

Lanpostu zenbakia: 11101.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B.

Naturaguneen Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 11102.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B.

Lanpostua: mendi-ingeniari, biologo edo basogintzako ingeniari teknikoen lanpostu baterako izendatu izana.

Baso Ondarearen Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 11103.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B.

Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 11104.

Ez da berariazko betebeharrik eskatzen.

Idazkaritza Tekniko Nagusia

Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 11105.

Berariazko betebeharrak:

Maila: C.

Lanpostua: Administrari lanpostu baterako izendatu izana.

2. artikulua. Maila esleitzea.

Foru dekretu honen arabera maila bat baino gehiago esleitua duten burutzen kasuan, kasuan kasuko burutzan sartzen den funtzionarioak daukan maila esleituko zaie.

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko apirilaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2205508