85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2893E/2022 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, abenduaren 31ko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 5629E/2021 Ebazpenean jasotako oinarriak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Gizarte Inklusioaren eta Ekonomia Sozialaren Programa Operatiboaren esparruaren barruan (EGIF 2020-2024) Nafarroako Foru Komunitatean jarduketak egiteko hautatzen diren entitateei dirulaguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak, eta gastua baimendu zen. DDBN identifikazioa: 602345.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 31ko 5629E/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Gizarte Inklusioaren eta Ekonomia Sozialaren Programa Operatiboaren esparruaren barruan (EGIF 2020-2024) Nafarroako Foru Komunitatean jarduketak egiteko hautatzen diren entitateei dirulaguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak, eta gastua baimendu zen.

Akatsen zuzenketa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezartzen da.

Ebazpen horren 6.2 oinarria idazterakoan egindako akats bat atzeman da ofizioz, eta, beraz, aldatu egiten da oinarri hori, 6.1 oinarrian “eskatzaile artatu” delakoen zerrendatzen diren baldintzetako egoera hobetzeko sinatutako “–Lan-kontratua sinatu badute (...)” baldintzari dagokionez atzemandako inkongruentzia zuzentzeko.

Azaldutakoarekin bat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren e) letrak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 6.2. oinarria zuzentzea. Hemendik aurrera, testu hau izanen du:

Honako hau dioen tokian: “Proiektuaren amaiera-datatik hilabeteko epean, gehienez, laneratutako pertsonen zerrenda bat igorri beharko da, Nafarroako atarian (https://www.navarra.es/eu/) ageri den deialdi fitxari atxikitako XX. eranskinaren arabera.”

Honako hau behar du: “Txertatze-konpromisoak justifikatzeko epea amaitu eta hilabete batera, gehienez, laneratutako pertsonen zerrenda bat igorri beharko da, Nafarroako atarian (https://www.navarra.es/eu/) ageri den deialdi fitxari atxikitako XX. eranskinaren arabera.”

2. Abenduaren 31ko 5629E/2021 Ebazpenaren gainerako oinarri arautzaileak bere horretan uztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2022ko apirilaren 11n.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2205799