84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasierako onespena 2022ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an, eta jendaurreko aldian inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Zabaltzako Udaleko 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespena eta langileen zerrenda, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/2022 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin.

Arraitzan (Zabaltza), 2022ko apirilaren 11n.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: Zabaltzako eta Beraskoaingo Udalen Batasuneko idazkari kontu-hartzailea. Buru den udala: Zabaltza. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35 + %3,72. Administrazio-egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Aldi baterako administrazio-kontratudunak.

Silvia Chivite López. Zabaltzako eta Beraskoaingo Udalen Batasuneko idazkaria: Lanaldiaren 2/5 Beraskoaingo Udalean eta beste 3/5 Zabaltzako Udalean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35 + %3,72. Egoera: amatasun-baja.

Esther Piñero Bravo. Zabaltzako eta Beraskoaingo Udalen Batasuneko idazkaria: lanaldiaren 2/5 Beraskoaingo Udalean eta 3/5 Zabaltzako Udalean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %38,72. Egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2205550