2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OROTZ-BETELU
2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24an.
Orotz-Betelun, 2022ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Javier Larrea Reta.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Lan-kontratudun finkoak.
Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala (lanaldiaren %23). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: hutsik.
Aldi baterako eta lanaldi partzialeko lan-kontratudunak.
Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Aldi baterako kontratua. Lanaldia: %87,5. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %7,58.
Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Aldi baterako kontratua. Lanaldia: %23. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Izenen zerrenda
Lan-kontratudun finkoak.
Administrari-ofiziala: Beatriz Beroiz Erdozain. Eszedentzian, lanpostu erreserbarik gabe.
Aldi baterako lan-kontratudunak.
Zerbitzu anitzetako enplegatua: Alfredo Erro Garralda.
Administrari-ofiziala: María Lourdes Milagros Armendariz.
Aldi baterako administrazio-langile partekatuak (Artzibar, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasuna, idazkari bakarra baliatzeko).
Lanpostua: idazkaria (jardunean).
Iragarkiaren kodea: L2205321