84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Aldaketa Hirigintzako ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Donamariako Udalak, 2022ko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batean onestea hirigintzako ordenantza fiskalaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Donamarian, 2022ko apirilaren 13an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2205494