84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2022ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoarekin erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra, bertan biltzen baitira Udalarena berarena eta San Francisco de Asís udal patronatuarena, bai eta hura urte berean betearazteko oinarriak ere.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia paratu ondotik, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Cintruenigon, 2022ko apirilaren 12an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2205506