84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIZARANA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2022ko martxoaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bertizaranko Udalaren 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2022ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 14an, 2022ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egon bitartean aurrekontuaren aurkako alegaziorik ez zen egin.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 146.110 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.000 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 11.400 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 229.470 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 805 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 500 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 390.285 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 154.350 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 89.435 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 144.500 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 2.000 euro.

Gastuak, guztira: 390.285 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra honako hauek para daitezkeela:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Bertizaranako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak ezarritakoaren arabera.

c) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Bertizaranan, 2022eko apirilaren 13an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2205582