84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitara ematen da 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2022ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 21ean.

Artazun, 2022ko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Iñaki Arguiñano Azcona.

PLANTILLA ORGANIKOA

Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langileak (Artazuko, Ziraukiko, Girgillaoko eta Mañeruko udalak)

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluak ezarritakoari jarraikiz, adierazten da badirela organikoki Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren mende dauden langileak. Haren plantilla organikoan sartuta daude, eta hainbat toki-erakundetan ematen dituzte zerbitzuak; hona hemen:

–Idazkari kontu-hartzailea.

–Administrari-ofiziala.

–Administraria, lanaldi partzialean.

–Zerbitzu orokorrak, lanaldi partzialean.

Iragarkiaren kodea: L2205385