84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udal honen 2022ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoan toki erakunde honen iragarki-taulan eta 2022ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18koan. Jendaurreko aldian inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo dira 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK (EUROTAN)

1. kapitulua

Zuzeneko zergak

48.500,00

2. kapitulua

Zeharkako zergak

5.000,00

3. kapitulua

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

2.950,00

4. kapitulua

Transferentzia arruntak

51.228,00

5. kapitulua

Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak

25.905,00

6. kapitulua

Inbertsio errealak besterentzea

0,00

7. kapitulua

Kapital-transferentziak

15.000,00

9. kapitulua

Finantza-pasiboak

0

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

148.583,00

GASTUAK (EUROTAN)

1. kapitulua

Langileria-gastuak

12.120,00

2. kapitulua

Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

92.313,00

3. kapitulua

Finantza-gastuak

0

4. kapitulua

Transferentzia arruntak

24.150,00

6. kapitulua

Inbertsio errealak

20.000,00

7. kapitulua

Kapital-transferentziak

0

9. kapitulua

Finantza-pasiboak

0

GASTUAK, GUZTIRA

148.583,00

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber, ohartarazten da aurrekontuaren behin betiko onespenaren aurka para daitekeela:

a) Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Armañantzasen, 2022ko apirilaren 12an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2205344