84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udalak, 2022ko martxoaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldirako gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra, bai eta hura betearazteko oinarriak ere, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganda, behin betiko onetsirik gelditu da aurrekontua, 2022ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, martxoaren 28an. Hona hemen laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 314.627,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 146.500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 95.125,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 300.669,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 5,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 620.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.476.926,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 373.097,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 233.472,14 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 10,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 240.346,86 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 590.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 40.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.476.926,00 euro.

Arakilen, 2022ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2205740