1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
816/2022 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, odontologo lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 16ko 901E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko odontologoen 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2020ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19koan.
Azaroaren 26ko 1812E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 21ekoa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Urtarrilaren 26ko 107E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 15ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskatutako baldintzak bete eta iragarritako lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien alde. Proposamen hori 2022ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 28koan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, odontologo lanpostuetan aritzeko:
–Txanda irekia.
LIRON DE ROBLES ADSUAR, ANA
GONZALEZ VELEZ, VERONICA
KEOGH DE PABLOS, CARMEN PATRICIA
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Bete gabe uztea 66288 zenbakiko lanpostu hutsa (B2 euskara maila duen lanpostu elebiduna).
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
Iruñean, 2022ko martxoaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
I. ERANSKINA Esleitutako lanpostuak |
TXANDA | IZEN-DEITURAK | LANPOSTUA | ZENTROA | HERRIA |
Txanda irekia | LIRON DE ROBLES ADSUAR, ANA | 60494 | OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA | IRUÑA |
Txanda irekia | GONZALEZ VELEZ, VERONICA | 60765 | OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA | IRUÑA |
Txanda irekia | KEOGH DE PABLOS, CARMEN PATRICIA | 71314 | OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA | IRUÑA |
Iragarkiaren kodea: F2204589