82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurreko informazioa

Ziraukiko Udalak, 2022ko apirilaren 11n egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Ziraukiko balorazio txostenaren proiektua. Servicios de Catastro de Navarra SLk idatzi du.

Bigarrena.–Balorazio txostenaren berrikuspenaren izapidetzeari segimendua egiteko eratzen den batzorde mistorako, Udal ordezkari izendatzea Ziraukiko alkate Julio Laita Zabalza, eta Oihane Delgado Zabala eta Iván Cuellar Urdiáin zinegotziak.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Ziraukiko balorazio txostenaren proiektua hasiera batez onesteko erabakia, baita Ziraukiko Udalaren egoitza elektronikoan ere.

Laugarrena.–Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean paratzea 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta katastroak). Proiektua aztertzen ahalko da Udal Idazkaritzan eta Ziraukiko Udalaren egoitza elektronikoan, nahi duen orok aurkez ditzan egoki iruditzen zaizkion alegazioak nahiz oharrak.

Ziraukin, 2022ko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2205429