2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
Xehetasun-azterketa, Auzo Turistikoa kaleko 15, behean,
1. poligonoko 543. lurzatian. Behin betiko onespena
Esako Udalak, 2022ko martxoaren 8an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Esako katastroko 1. poligonoko 543. lurzatian. Amelia Diego Díez da sustatzailea.
Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea).
Esan, 2022ko apirilaren 11n.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2205503