80. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Herri-lurretako aprobetxamenduak. Eskaerak aurkeztea

Torres del Rioko Udalak, 2022ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea zabaltzea eskubidea dutela uste dutenek eskabidea egin dezaten udalerri honetako larreen aprobetxamendua bizilagunen arteko adjudikazio prozeduraren bidez hartzeko.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da, interesdunen eskura, hamabost eguneko epean eskubidea dutela uste dutenek azter dezaten eta behar diren eskabideak aurkez ditzaten, betiere epearen barrenean.

Torres del Rion, 2022ko apirilaren 4an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2205281