80. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2022ko tasak, zerga-tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

2021eko azaroaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen aldatzea tasak, zerga-tasak eta prezio publikoak 2022. urterako.

Onespen hori jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan argitaratuta, hogeita hamar egunean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak.

Erabakia behin betikoa bilakatuko da inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten.

Mendigorrian, 2021eko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2205296