80. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

2022. urtean hilerrian iraungi diren lurreko hilobiak

Leringo hilerriko hildakoen senide guztiei jakinarazten zaie Leringo Udalaren bulegoetan eskura dutela iraungitako lurreko hilobien zerrenda, 9:00etatik 14:00etara (lurperatu zituztenetik 15 urte igaro direlako).

Berrikusteko, berritzeko, hobitik ateratzeko, lekuz aldatzeko eta/edo alegazioak aurkezteko epea 2022. urte osoan finkatzen da.

Hilerria arautzen duen udal ordenantzan eta zerbitzuak emateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean xedatutakoaren arabera, aukera dute hilobiak berritzeko, gorpuzkiak kolunbarioetara eramateko, gorpuzkiak hezurtegira ateratzeko eta beste hilerri batzuetara eramateko.

Beharrezko jakinarazpenak bidali zaizkie Leringo Udalean identifikatuta daudenen senideei.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Lerinen, 2022ko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2205229