80. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Aldaketa, mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2022ko apirilaren 7an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, aipatutako ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsita geldituko da, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxalarren, 2022ko apirilaren 8an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2205253