80. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Egiaztapen-kode segurua sortzea

Elgorriagako Udaleko alkate-udalburuaren 16/2022 Ebazpena, 2022ko apirilaren 6koa, Elgorriagako Udalaren egiaztapen-kode segurua sortzen duena helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.elgorriaga.es/eu/.

Ane Otxandorena Juanena, Elgorriagako Udaleko alkate udalburuak, bete dadin xedatua dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (lege horrek hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure erakundearekin komunikatzeko,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Sortzea Elgorriagako Udalaren egiaztapen-kode segurua helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.elgorriaga.es/eu/, ezaugarri hauekin:

1. Agiri bakoitzerako sortutako kodea bakarra eta ausazkoa izatea, eta igorlearekin lotura izatea.

2. Segurtasun kriptografikoa izatea, izanen dena ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuko sistema baten baliokide.

3. Kode bidez kautotutako agiria egoitza elektronikoaren –eta, hala badagokio, hura gordetzen duen artxiboaren– bidez eskuratzea, agiriak lege ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta doan izanen dute agirirako sarbidea.

4. Toki-erakundea identifikatutzat joko da, haren Interneteko atarian edo beste sarbide-puntu batean haren izenean argitara ematen den informazioari dagokionez, baldin horiek legez egoitza elektronikoak badira.

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitate honetako egoitza elektronikoaren iragarki-taulan.

Hirugarrena.–Egiaztapen-kode segurua indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Laugarrena.–Erabaki honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Elgorriagan, 2022ko apirilaren 8an.–Alkatea, Ane Otxandorena Juanena.

Iragarkiaren kodea: L2205225