80. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Ordenantza, arautzen duena eremu publikoan jartzea terrazak eta ostalaritzari lotutako bestelako elementuak. Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2022ko apirilaren 7an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza bat, arautzen duena eremu publikoan jartzea terrazak eta ostalaritzari lotutako bestelako elementuak.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da baldin inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, eta ordenantzaren eduki osoa argitara emanen da.

Anuen, 2022ko apirilaren 8an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2205230