80. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 81/2022 Ebazpenaren aurkakoa; ebazpen horren bidez onetsi da deialdi bat kontu-hartzailearen 10 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko Nafarroako zenbait toki-erakundetan.

Iragarki honen bidez jakinarazten da Yolanda Azanza Ilzarbe andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela honako honen aurka: 81/2022 Ebazpena, otsailaren 24koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat kontu-hartzailearen 10 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko Nafarroako zenbait toki-erakundetan.

Hori dela eta, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Alegazioak aurkeztu ahal izanen dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 20an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2205691