80. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

852/2022 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, hamasei pertsona izendatzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 28an emandako 2132/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kaboaren hamasei lanpostu, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2021eko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ekoan.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 22ko 2871/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 3koan.

Eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 21eko 401/2022 Ebazpenaren bidez, hamasei izangai atxiki zitzaizkion Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari, kategoriaz igotzeko lehiaketan aurreikusitako prestakuntza ikastaroa egiteko.

Lehiaketaren elementuen balorazioa bukatu ondoren, deialdiaren oinarrietan aurreikusitako prestakuntza ikastaroa bukaturik, eta lanpostu hutsak hautatuta, zuzendaritza nagusi honek bete beharreko lanpostuetan sartzen diren hautagaien izendapena egiteko proposamena jaso du, esleitu beharreko lanpostuak zehaztuak dituena.

Hori guztia kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da izendapenak egin eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honakook izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo lanposturako: Santiago del Val Riaño jauna, Diego Fernández Lobera jauna, jauna Pedro Gamboa Petrirena, don Daniel Itsaso Ran, Sergio Pérez de Eulate Pérez de Eulate jauna, Juan Salaberri Lecumberri jauna, Gabriel Santos Santesteban Mijangos jauna, Imanol Sanz Pascual jauna, Carlos Aristu García jauna, Andrés Cormenzana López jauna, Mikel Gastesi Zabaleta jauna, Diego Mariezkurrena Saldaña jauna, Jesús Rey Baztán jauna, Iosu Zugasti Oricain jauna, Daniel Lerga Gurpegui jauna y Fernando Villar Nicuesa jauna,

2. Lanpostu hauek esleitzea:

Santiago del Val Riaño jaunari, 11267. lanpostua, Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxeari atxikia.

Diego Fernández Lobera jaunari, 4835. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Pedro Gamboa Petrirena jaunari, 425. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Daniel Itsaso Ran jaunari, 5745. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Sergio Pérez de Eulate Pérez de Eulate jaunari, 6059. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Juan Salaberri Lecumberri jaunari, 7571. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Gabriel Santos Santesteban Mijangos jaunari, 5744. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Imanol Sanz Pascual jaunari, 6055. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Carlos Aristu García jaunari, 5738. lanpostua, Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxeari atxikia.

Andrés Cormenzana López jaunari, 10654. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Mikel Gastesi Zabaleta jaunari, 6066. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Diego Mariezkurrena Saldaña jaunari, 6065. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Jesús Rey Baztán jaunari, 6063. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Iosu Zugasti Oricain jaunari, 6060. lanpostua, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia.

Daniel Lerga Gurpegui jaunari, 5747. lanpostua, Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxeari atxikia.

Fernando Villar Nicuesa jaunari, 3647. lanpostua, Tafallako suhiltzaile-etxeari atxikia.

3. Aditzera ematea izendatutakoek 2022ko maiatzaren 1ean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hala ez egiteko behar bezala justifikaturiko arrazoirik ez badago.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2022ko apirilaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2205057