2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Cintruenigoko eta Fiteroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2022ko martxoaren 29an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa, eta orobat espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuta, 15 egunez, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan eta gero.
Fiteron, 2022ko apirilaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Ana Isabel Lacarra Ridruejo.
Iragarkiaren kodea: L2204875