79. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Cintruenigoko eta Fiteroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2022ko martxoaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, eta orobat espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuta, 15 egunez, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan eta gero.

Fiteron, 2022ko apirilaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Ana Isabel Lacarra Ridruejo.

Iragarkiaren kodea: L2204874