2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Ordezko bake epailearen kargua hutsik
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ordezko bake epailearen kargua betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako 15 egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udaleko erregistro orokorrean, modu presentzialean zein telematikoan. Eskabide horietan adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela, eta titulazio akademikoari, esperientziari nahiz merezimenduei buruzko espedientea gehituko diote eskabideari.
Berriobeitin, 2022ko apirilaren 4an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2204943