79. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIEDA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Artiedako Kontzejuak, 2022ko apirilaren 10ean egin osoko bilkura berezian, eta legez ezarritako quoruma zuela, erabaki hau hartu zuen. Hona hemen hitzez hitz:

1.–Hasiera batez onestea Artiedako Kontzejuaren 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269. artikulutik 276.era xedatutakoari jarraituz.

2.–Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki-taulan argitaratuko da, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

3.–Alegaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, aurrekontuaren behin betiko onespenean.

Erreklamaziorik izan ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Artiedan, 2022ko apirilaren 11n.–Kontzejuko burua, M.ª José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2205323