79. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

731/2022 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, psikologo klinikoen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 16ko 901E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo klinikoen 19 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2020ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19koan.

Azaroaren 27ko 1816E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 21ekoa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urtarrilaren 26ko 106E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 15ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, 2021eko 277. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 10ekoan, argitara eman zen hautapen prozesua gainditzeagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 10eko 61/2022 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako 17 izangaiak izendatu ziren eta, horrekin batera, deklaratu zen 2 lanpostu huts bete gabe gelditu zirela.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik, Valentina Arpón Marcos andreak, txanda irekiko izangaiak, uko egin zion lortutako lanpostuari.

Gero, ebazpen horretan berean izendatutako txanda irekiko izangai bati, M.ª Ángeles Pablo Irache andreari, borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean ari zelako lanean.

Deialdiaren 10.5 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da baja horiek betetzea txanda irekitik prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoak diren izangaiekin, eskatutako betebeharrak betez gero betiere.

Horri dagokionez, espedientean jasota dago Fernando Fernández Krogmann jaunak lanpostuari berariaz uko egiten diola, eta horretan oinarrituta, 2022ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 28koan, Ana Isabel Pérez Zabalza eta Leire Azcárate Jiménez andreak izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, horiek baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrendan jarraian agertzen diren izangaiak.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ana Isabel Pérez Zabalza andrea eta Leire Azcárate Jiménez andrea, biak ala biak txanda irekiko izangaiak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, psikologo klinikoen lanpostuetan aritzeko.

2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

Ana Isabel Pérez Zabalza andreari, plantilla organikoan 61852 zenbakia duen lanpostua, Iruñeko Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroari atxikia.

Leire Azcárate Jiménez andreari, plantilla organikoan 70136 zenbakia duen lanpostua, Iruñeko Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroari atxikia.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Osasun Mentaleko Kudeatzailetza Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko martxoaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2204585