2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Soberako lurzati deklaratzea 2. poligonoko 1178. lurzatia. Hasierako onespena
Murchanteko Udalak, 2022ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen soberako lurzati deklaratzea katastroko 2. poligonoko 1178. lurzatia, 14,61 metro koadrokoa, Méndez Núñez kaleko 65 zenbakian.
Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, egoki iritzitako alegazio, iradokizun edo erreklamazioak aurkez daitezen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102.1 artikuluan 103.1 artikuluari buruz xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Murchanten, 2022ko apirilaren 6an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2205144