77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Udal Plan Orokorra jendaurrean jartzea. Epe berria

Miranda Argako Udalak, 2022ko martxoaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen jendaurreko epe berri bat irekitzea, Miranda Argako Udal Plan Orokorra bigarrenez behin-behinean onesteko erabakia hartu aurretik. Epe hori hilabetekoa izanen da iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Miranda Argako Udalaren Hirigintza Planaren testu osoa, jendaurrean jartzen dena, hain zuzen, Miranda Argako Udalaren webgunean dago kontsultagai: www.mirandadearga.es.

Halaber, agiri hori Miranda Argako udaletxean kontsulta daiteke (San Benito etorbidea 1), 11:00etatik 13:00ak arte.

Miranda Argan, 2022ko apirilaren 1ean.–Alkate udalburua, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2205095