77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

U.A.27ko hirigintza hitzarmena. Aldaketaren behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2022ko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Lesakako Udalaren eta Juan Antonio Pikabea Zozaiaren arteko hirigintza hitzarmenaren aldaketa, Lesakako U.A.27ko lurzatiaren ordenazio proposamenari buruzkoa. Aldatu den hitzarmena 2022ko urtarrilaren 20an onartu zen hasiera batez eta 2022ko otsailaren 3an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 25. zenbakian.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 23. eta hurrengo artikuluetan xedatua bete dadin.

Lesakan, 2022ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2204845